Hemen zaude: Energia plangintza
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Legedia

EAEko legeria energiari lotutako gaiez

  • 240/2011 Dekretua, azaroaren 22koa, eraikuntza berriko eraikinetan energia eraginkortasunaren ziurtapena arautzen duena.
  • Ebazpena, 2002ko otsailaren 12koa, Energia zuzendariarena, Energia eta Meatzaritza Garatzeko Aztertegiari (CADEM, S.A.) baimena ematen diona, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten planten errendimendua kontrolatzeko esparruan erakunde gisa aritzeko.
  • 115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena.
  • 104/2002 Dekretua, maiatzaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzen duena.
  • Agindua, 2001eko uztailaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan eguzki-energia fotovoltaikoaren zenbait instalaziori ezarri behar zaien administrazio-prozedura arautzen duena, eta haren hutsen zuzenketa,
  • Agindua, 2001eko abenduaren 30ekoa, industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoa.
  • 9/1982 Legea, azaroaren 24koa, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuena, eta haren aldaketa ekarri zuen martxoaren 13ko 7/1998 Legea.

Estatuko eta Europako legeria energiaz

Estatuko eta Europako lege eta arau  nagusiak kontsultatzeko aukera dago Comisión Nacional de la Energíaren webgune honetan: www.cne.es