Hemen zaude: Kontratatzailearen profilaDeskribapena
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Kontratatzailearen profilaren deskribapena, 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena. 53. artikulua:

  1. Kontratazio-organoek Internet bidez zabalduko dute kontratatzailearen profila, kontratuen inguruko jarduerari buruzko informaziora sarbide publikoa izateko eta haren gardentasuna bermatzeko xedez, baztertu gabe lege honek edo bere garapenerako autonomia erkidegoek ematen dituzten arauetan ezarritako kasuetan, edota hala erabakitzen denean, bestelako publizitate bitartekoak erabiltzeko aukera. Sektore publikoko erakundeen webgune instituzionaletan, Estatuaren Kontratazio Plataforman eta pleguetan nahiz lizitazio-iragarkietan adieraziko da nola kontsultatu kontratatzailearen profila.

  2. Kontratatzailearen profilak nahi beste datu eta informazio izan dezake kontratazio-organoaren kontratu-jarduerez, hala nola 141. artikuluan aipatzen diren aldez aurreko informazioari buruzko iragarkiak, hasita dauden edo izapidetzen ari diren lizitazioak eta horiei buruzko agiriak, programatutako kontratazioak, esleitutako kontratuak, deuseztatutako prozedurak eta izaera orokorreko bestelako informazio baliagarria, adibidez, kontratazio-organoarekin harremanetan jartzeko erabil daitezkeen harremanetarako guneak eta komunikazio bitartekoak. Nolanahi ere, esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu behar da beti.

  3. Kontratatzailearen profilaren euskarri den sistema informatikoak moduren bat eduki behar du bertan sartzen den informazioa jendaurrean noiz jarri den egiaztatu ahal izateko.

  4. Kontratuak esleitzeko prozedurei buruzko informazioa kontratatzailearen profilaren bidez zabaltzeak III. liburuko I. tituluan aurreikusten diren ondorioak izango ditu.