Hemen zaude: Eusko Legebiltzarreko ordezkariek Viura izeneko gas naturala ekoizteko instalazioak bisitatu dituzte
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/03/09

Eusko Legebiltzarreko ordezkariek Viura izeneko gas naturala ekoizteko instalazioak bisitatu dituzte

Halaber, Armentia 2 ikerketa zundaketaren gunea ezagutu dute, Arabako Subijanan (Vitoria-Gasteiz)

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza bat, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Batzordeko kideak, Viura izeneko gas naturala ekoizteko instalazioetan izan da gaur bisitan . Bisita hori, hain zuzen ere, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak egindako gonbidapenaren ondoren burutu da, berriki, aipatutako batzordearen aurrean gasaren inguruko proiektuez mintzatzeko egin zuen agerraldian luzatua.

Era berean, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten legebiltzarkideek, egun berean, Arabako Subijanan (Vitoria-Gasteiz), aurreikuspenen arabera, Armentia 2 ikerketa zundaketa egingo den gunea bisitatu dute; bertan, gasa naturala lortzeko aukerak ezagutzea helburu duen ikerkuntza lana.

Irudi Galeria