Hemen zaude: Maros Šefčovič Europar Batzordeko presidenteordeak, Mutrikuko olatu planta bisitatu du
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2017/03/17

Maros Šefčovič Europar Batzordeko presidenteordeak, Mutrikuko olatu planta bisitatu du

Maros Sefcovic, Europar Batzordeko lehendakari ordeak, Mutrikuko olatu plantanMaros Šefčovič Europar Batzordeko lehendakariorde eta Energiako komisarioak ezagutu du, Euskadin energia eraginkortasunaren inguruko hainbat ekimenen artean, Mutrikuko olatu-energiako instalazioa. Bertan egon da Tapia sailburuarekin, Javier Zarraonaindia sailburuordearekin, Iñigo Ansola EEEko zuzendariarekin eta Aitor Oregi Eusko Jaurlaritzako Energiako zuzendariarekin. Instalazio berritzailea da, emaitza bikainak izaten ari dena energia berriztagarrien eta ikerketa eta berrikuntzaren arloetan.

Mutrikuko olatu-energiako instalazioa
Mutrikuko itsas instalazioa merkataritza-instalazio bat da olatuen baitan dagoen energia aprobetxatuta elektrizitatea sortzeko. Erakusgarri den instalazio horrek munduko errekorra lortu du. Izan ere, 1,3 GWh (1.300.00 kWh) elektriko sortu ditu, banaketa-sare orokorrera zuzenean irauli direnak; besteak beste, etxebizitzetan eta industrietan baliatzeko. Itsas produkzio hori apala da, alderatuz gero beste sorkuntza-teknologia helduago batzuekin (eolikoa, ziklo konbinatuak); baina, orain arte, ez da produkzio hori lortu olatu bidezko sorkuntzako beste inolako instalazioren bidez.

Instalazio horren beste eginkizun nabari bat da saiakuntza-azpiegitura gisa duen erabilera, turbinen eta kontrol-sistemen arloko teknologia berriak probatzeko. Izan ere, itsas teknologiak garatze-fasean daude sistemetan hobekuntzak lortzeko eta horiek eraginkorragoak, fidagarriagoak eta merkeagoak egiteko. Uda honetan, Oceantec euskal enpresa OWC teknologiako bere turbina berriarekin saiakuntzak egiten ari da haren errendimendua eta baliozkotasuna egiaztatzeko, itsaso zabalean saiakuntzak egin aurretik.

Hortaz, Mutrikuk erakusten du itsasoak sortutako energia berriztagarria baliatzeko teknologia baliozkoa dela eta esparru horretako ikerketa etorkizuneko apustua dela oparoa den baliabide horren aprobetxamendu handiagoa lortzeko. Era berean, ikerketa horrek aupada ugari eskaintzen ditu energia horren erabateko aprobetxamendua lortzeko, jarduten deneko aurkako ingurunea dela eta: korrosioa, tenperaturak, etab.

Irudi Galeria