Hemen zaude: Leioa ere energia aurrezkiaren eta eraginkortasunaren alde, argiteria publikoa berritzeko kontratuar
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2017/03/28

Leioa ere energia aurrezkiaren eta eraginkortasunaren alde, argiteria publikoa berritzeko kontratuaren bidez

  • Udalerriko erdigunean, adibidez, CO2 igorpenen murrizketa 290,10 tonakoa izango da, 7.438 zuhaitz landatzea lekarkeen onuraren baliokidea dena.
  • EEE Energiaren Euskal Erakundeak aholku eman dio Leioako Udalari egitasmoa gauzatzeko.
  • Udalak aurrera eraman duen prozesuan EEEren laguntza eta aholkua jaso ditu; izan ere, kontratuari lotutako baldintza pleguen inguruko gomendioak emateaz gain, horiek idazten ere lagundu dio. Kontratuaren konplexutasunaren ondorioz, prozesua luze samarra izan da; hala ere, EEEren teknikarien lanari eta laguntzari esker, behar bezala burutu ahal izan da. 

    Leioako Udalak Ferrovial-Electricidad Martín UTEri esleitu dio kontratua, udalerriko argiteria publikoaren sarea berritu, mantentze-lanak egin eta hornitzeko kontratua, hain zuzen ere. Hartara, diru aurrezpenaz gain, udalerrian dauden instalazioen energia eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren hobekuntza nabarmena ere lortuko da.   

    Kontratua indarrean egongo den bitartean, zerbitzuaren esleipenduna izandako energia zerbitzu enpresari (ESE) %20 inguru gutxiago ordainduko dio Leioako Udalak, orain arte energiaren inguruko mantentzea eta hornikuntzagatik ordaindu duenarekin alderatuta, aurrezpen esanguratsua dena udalarentzat. Beraz, aurrerantzean, energia zerbitzu enpresa hori arduratuko da energia sare osoaren kudeaketaz, kaleko argietatik hasita transformazio zentroen mantentzeraino, herritarrei inolako kostu gehigarririk ekarriko ez diena, eta instalazioen funtzionamendu egokiaren erabateko bermea dena udalarentzat. 

    Gainera, onura ez da soilik ekonomikoa izango, udalerriko energia kontsumoa askoz txikiagoa izango baita, bertako kale guztietan A energia kalifikazioa duten sistemak ezarriz. Adibide gisa, erdigunean lortuko den CO2 igorpenen murrizketa  290,10 tonakoa izango da, 7.438 zuhaitz landatzea lekarkeen onuraren baliokidea dena.

    Irudi Galeria