Hemen zaude: Jardunaldi teknikoa energiaz eta lehiakortasunaz
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2016/05/30

Jardunaldi teknikoa energiaz eta lehiakortasunaz

Energiaren Euskal Erakundeak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, elkar hartuta, antolatutako jardunaldian energia kudeaketa hobea egiteko dauden alternatibak aztertu dituzte. Energia, bere oraina eta etorkizuna hizpide izango dituzten hiru hitzaldi sorta baten barruan burutu da jardunaldi hori. Jardunaldi edo hitzaldi horiek guztiak Bilboko Merkataritza Ganberan egingo dira.      
 
Jardunaldian Energiaren Euskal Erakundeko teknikari adituek hartu dute parte; bertan, industrian eta enpresa alorrean energia eraginkortasuna sustatzeko abian jarritako programak azaldu dituzte. Horretaz gain, energiaren prezioen eta adierazleen ezagutzaz baliatuta, energia erosteko dauden informazio-lanabes berriak ere aztertu dituzte. Datener izeneko lanabesa edo aplikazioa da horietako bat, ETEren eskura dagoena jadanik webgune honetan: www.datener.eus
 
Era berean, energiaren erosketa multzokatuan eta energia zerbitzu enpresen bidezko energia inbertsioen finantzaketan adituek ere hartu dute parte jardunaldian. Horrekin batera, energia eraginkortasuna hobetzeko inbertsio arrakastatsuen adibideak azaldu dituzte. Hurrengo jardunaldiak ekainean eta irailean egingo dira. 

Irudi Galeria