Hemen zaude: Iñigo Ansola Kareaga Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi berria
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2016/12/13

Iñigo Ansola Kareaga Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi berria

Iñigo AnsolaEusko Jaurlaritzako energia-erakundeak lau urteko etapa berri bat abiaraziko du Iñigo Ansola Kareagaren zuzendaritzapean. Iñigo Ansolak ingeniaritza ikasi zuen eta ibilbide luzea egin du ardura-karguetan. Aurretik, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izan da, baita Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Azpiegituren zuzendaria eta Uraren zuzendaria ere. 

1974. urtean jaio zen Markina-Xemeinen eta Euskadin energia kudeatzeko eredu eraginkor bat ezartzeko prozesuan aurrera egiteko helburuaz iritsi da sektorera. Hala, legegintzaldi honetan, bere lana zuzenduko duten ardatzak energia gizarterako balio gisa ikustaraztea eta energiaren kudeaketa publikoari esker garapen ekonomikoan eta ongizatean laguntzea izango dira.







Irudi Galeria