Hemen zaude: Marine Energy Week kongresuko azoka abian da
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2017/03/28

Marine Energy Week kongresuko azoka abian da

  • Martxoaren 27tik 31ra kongresuak itsas energien industriarentzako gai garrantzitsuenak jorratuko ditu.

  • Euskadiko entsegu azpiegiturak (BiMEP eta Mutrikuko olatuen planta), IH Cantabria institutuarekin duten hitzarmen estrategikoarekin batera, itsas industriak dituen entsegu beharrizan guztiak asetu ahal dituzte, ordenagailu zein olatu tanketik hasita, itsaso zabalean eta kondizio errealetan egindako probetara arte.

  • Marine Energy Week 2017. Apertura del área expositiva Inigo Urkullu lehendakaria gaur goizean BEC-eko instalazioetan egon da, bertan Marine Energy Week kongresuko hirugarren edizioa garatzen ari baita. Ekitaldi honek bi urtez behin Europako industria eolikoa zein itsas energien industria biltzen ditu. Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuarekin batera, lehendakariak itsas energien alorren Euskadiko Mutriku eta Bimep azpiegituretan garatzen ari diren ikerketa lanak ezagutu ditu bertan beharrean dabiltzan teknikarien esku.

    Bihar, martxoaren 29a, asteazkena, kongresuko jardunaldiak martxan jarriko dira itsas energia sektoreko enpresa nagusien adituen esku. Irekiera-txostena Giles Dicksonek eskainiko du; WindEurope energia eolikoaren Europako elkarte nagusiaren zuzendari exekutiboa da, eta energia eolikoaren industrian eta merkatuan eta energia- eta klima-politiken eremuan aditu ospetsuenetakoa da. Ekitaldia antolatzen duten enpresen (Energiaren Euskal Erakundea, Tecnalia eta BEC) arduradun nagusiak ere egongo dira, baita Xabier Viteri ere, Iberdrolako energia berriztagarrien negozio-zuzendaria; Iberdrola ekitaldiaren babesle nagusia da, eta orain arte Europan eraiki diren itsas parke eoliko garrantzitsuenetako batzuk ditu.

    Marine Energy Week kongresuaren zifren arabera, guztira 46 txostengile aditu izango dira, energia eolikoaren eta itsas energiaren enpresa ospetsuenetakoak, 500 parte-hartzaile inguru, eta munduko enpresarik garrantzitsuenek hartuko dute parte, hala nola: Iberdrola, Gamesa, Adwen, General Electric, Alstom, Siemens Wind Power eta Sorensen, besteak beste.

    Hirugarren edizio honekin ekitaldi hau itsas energia berriztagarrien Europako esparruan hitzordu saihestezin bihurtu da; txostengileek oso maila handia dute, eta itsas energien garapenean munduko enpresa nagusietako kideak bertaratuko dira kongresura.

    Irudi Galeria