Hemen zaude: “Gasa giltzarria izango da Euskadin energia eredu iraunkor bat lortzeko bidean”
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/06/18

“Gasa giltzarria izango da Euskadin energia eredu iraunkor bat lortzeko bidean”

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Nagusiak, Iñigo Ansolak, “gasak deskarbonizazioan eta eredu iraunkorrago bat lortzeko izango duen garrantzia” azpimarratu du. Horixe nabarmendu du UPV-EHUk “Gas naturala eta bere ekarpena trantsizio energetikora: aliatua ala etsaia?” izenburupean antolatu duen gaurko Uda Ikastaroak saioan.

Ansolak azpimarratu duenez, gas naturalak "gaur egun Euskadiko energia-eskariaren %32 suposatzen du eta gure energiaren mix-aren aldaketaren bultzatzaile izan da”. Gasak eraginkortasuna handitu du, CO2 isuriak murriztea ahalbidetu du eta ekoizpenean teknologia berriak sartzea ekarri du". 2030. urterako litekeena da gasaren erabilera % 42 haztea eta horrela petrolioarena murriztea".

Euskadi E2030 Energia Estrategiaren oinarrietako bat da, iturri berriztagarrien sustapenarekin batera, tokian tokiko energia iturriak erabiltzea. Testuinguru horretan “garrantzitsuak dira SHESA Hidrokarburoen Elkarteak –EEEren barruan dagoen elkarteak- egiten dituen bezalako ikerketa proiektuak - hornikuntza bermatzen duten baliabideak bilatzen baiditu eta energia iturriak garraiatzeko kostuak (ekonomia zein ingurumen arlokoak) murrizten”.

Euskal Autonomia Erkidegoak gas azpiegitura oso garatua dauka, gasbide saretua eta energia-kontsumo trinkoa, industrializazioaren ondorioz eta etxeko erabilera nagusitu delako. Urtero 3 BCM-s gas (3.000 milioi metro kubiko) inguru kontsumitzen ditu, kopuru hori guztia inportatzen da gure lurraldean ez baita oraingoz ezer ekoizten.