Hemen zaude: Durangaldeko, Debabarreneko, Arratiako eta Nerbioiko udalen Trantsizio Energetikoarekiko konpromisoa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/07/06

Durangaldeko, Debabarreneko, Arratiako eta Nerbioiko udalen Trantsizio Energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

  • Gaur goizean gauzatu da aitorpen hori Durangoko Landako II Kiroldegian, hau da, bere eraikuntza-kalitateari, eta energia aurrezteko eta energia berriztagarria aprobetxatzeko sistemei esker “A kalifikazio energetikoa” duen azpiegituran.
  • Durangoko Udala, Energiaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, ozonoaren bidez ura tratatzeko sistema berri bat ezartzen ari da, eta ura berotzeko energia murriztea ahalbidetuko du horrek.
  • Bisitan, EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak inguruko hogeita hamarren bat udalerriren eta udalerriz gaindiko erakunderen konpromisoa azpimarratu du, kalitatezkoa eta lehiakorra den hornidura ziurtatzen duen energia-sistema jasangarria lortzeak duen garrantziaz ohartzen direla erakutsi baitute.
  • EEEk 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatuko dituen markaren berri eman die.

DurangaldeaEnergiaren Euskal Erakundeak Durangaldea, Debabarrena, Arratia eta Nerbioi osatzen duten udalerrietako ordezkariak bildu ditu gaur Durangon, Euskal Trantsizio Energetikoarekiko duten konpromisoa aitortzeko. Durangoko Landako II udal-kiroldegian izan da ekitaldia, energia berriztagarrien sistemen diseinuan berrikuntzaren alde eta energia-efizientziaren alde egindako apustuaren ondorioz “A kalifikazio energetikoa” daukan eraikin berezian, hain zuen ere.

Kiroldegiko instalazioetara bisita egin ondoren, EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak elkarraldia izan du gonbidatutako udalerri eta mankomunitateetako ordezkariekin (Abadiño, Zornotza, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Deba, Dima, Durango, Eibar, Elgoibar, Elorrio, Ermua, Galdakao, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Mendaro, Mutriku, Otxandio, Soraluze, Ubide, Zalbibar, Zeanuri, Arratiako Udalen Mankomunitatea, Debabarreneko Mankomunitatea, Durangaldeko Merindadearen Amankomunazgoa).

Ansolak beren inplikazioa eskertu die, eta egindako lanarekiko esker on hori irudikatzeko, Energiaren Euskal Erakundeak sortutako “Energiaren Bidea- Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere” bereizgarria jaso dute. Berezigarria pixkanaka-pixkanaka egongo da ikusgai Euskadiko udalerrietako udal-instalazioetan. Era berean, udalerri eta mankomunitate bakoitzaren konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiri bana jaso dute.

Gaur goizean izan den elkarraldia beste eskualdeetara zabaltzen ari da udal-arlotik egiten den energiaren trantsizioaren garapenean duten eginkizunaren garrantziaren berri emateko. Zerbaitegatik hartzen dute parte Euskadiko udalek, mankomunitateek, partzuergoek eta kuadrillek energia berriztagarria eta efizientzia bultzatzeko ekintzetan, modu batean edo bestean. Parte hartze hauek plataformek haien zeregina Energiaren Euskal Erakundearekin (Alkateen Ituna zein Alkateen Itunerantz zuzenduz ituna) koordinatzearen bitartez, EEEk udalerriei urtero eskaintzen dizkien laguntzen bitartez, edo Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek Agenda 21 programaren garapenaren bitartez burutzen dira.

Laguntza horiek neurri zehatz batzuetara zuzenduta daude, besteak beste, led teknologia bidezko argiteria publikoaren sistemaren ezarpenari, udalerriko instalazioak ur bero eta/edo berokuntzaz hornituko dituzten biomasa-instalazioen kokapenari, geotermiaren ezarpenari edo gutxiago kutsatzen duten kotxeak erosteari (ibilgailu elektriko, hibrido edo gas-ibilgailuak).

Landako II: “A kalifikazio energetikoa” duen erakundea

Energia-kontsumo handienetakoa duen udal-eraikinetako bat da Landako II udal-kiroldegia, eraikinaren bolumen handiaren eta batez ere biltzen dituen zazpi igerileku klimatizatuen ondorioz. Energia berriztagarrien eta teknologia efizienteen ezarpena biltzera bultzatu ditu horrek bai udala, bai kudeatzaileak.

Eraikinak, alde batetik “A kalifikazio energetikoa” dauka bere eraikuntza-kalitatearen ondorioz, materialetan zein isolamenduetan.

Instalazioei dagokienez, energia aurrezteko honako sistema hauek ditu eraikinak:

- EGUZKI-INSTALAZIO TERMIKOA HUTS-HODIEKIN: Ur bero sanitarioa produzitzeko gas naturalaren kontsumoa murrizteko ezarritako sistema.
- ‎ALDERANTZIZKO OSMOSIKO MAKINAREN INSTALAZIOA: Igerilekuetatik botatzen den ura aprobetxatzeko sistema, igerilekuetan uraren kontsumoa eta ura berotzeko beharrezkoa den gas naturala murrizteko laguntzen duena.
- LED ARGIZTAPENA kiroldegiko hainbat gunetan.
- ARGIZTAPEN-KONTROLA presentzia-detektagailuen argitasun-uhinen bidez.
- ULTRAMORE-LANPARA aisia-igerilekuan produktu kimikoen ekarpena murrizteko, sare-igerilekuaren ura tratatu eta ur hori berotu ahal izateko.
- IGERILEKUEN PARAMETROEN ZAINTZA-SISTEMA JARRAITUA, ura hobeto tratatzeko eta produktu kimikoak optimizatzeko.
- KONTSUMO-ELEKTRIKOEN KONTROL-SISTEMA, kontsumo handienak identifikatzea ahalbidetzen duena eta, horrenbestez, haien gain jardutea.
- TELEKUDEAKETA-SISTEMA, guneen klimatizazioaren kontsumoaren eta igerilekuen beroketaren kontrol efizienterako berriki aplikatutakoa.

Neurri horiez gain, HAURREN IGERILEKUKO URA OZONO BIDEZ TRATATZEKO SISTEMA BERRI bat ezartzeko prozesu bat garatzen ari dira gaur egun. EEEren bultzada du proiektu horrek, eta uraren kalitatea hobetzea eta uraren kontsumoa murriztea ahalbidetuko du. Horrenbestez, energia-aurrezpen handia eragingo du ura berotzeko ere. Hidromasaje guztietan ultramore-lanpara berriak muntatzea ere biltzen du proiektu horrek.

Aitorpena jaso duten udalerri eta mankomunitateak

Gaur goizean Durangon izan den hitzordura 30 udalerrietako eta 3 mankomunitateetako erakundeetako ordezkari eta teknikariak bertaratu dira. Udalerri eta mankomunitate horietatik guztietatik, energiaren esparruko zenbait proiektu nabarmendu nahi ditugu:
  • Abadiño: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa, inguratzailea eta barne-argiztapena), ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune publikoa eta energia berriztagarrien sustapena: biomasa-instalazioa ikastetxe publikoan.
  • Zornotza: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena: geotermia-instalazioa udaletxean eta eguzki-panelak kiroldegian.
  • Arantzazu: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Areatza: “Alkateen Ituna” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panel fotovoltaikoak hainbat eraikinetan.
  • Artea: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Atxondo: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Bedia: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Berriz: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Deba: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Durango: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazio eta barne-argiztapena), ibilgailu elektriko baten erosketa udal-flotarako, eta energia berriztagarrien sustapena. eguzki-panel fotovoltaikoen instalazioa musika-kontserbatorioan, eta eguzki-panel termiko eta fotovoltaikoak kiroldegian eta Landakoko igerilekuan.
  • Dima: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Eibar: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena: biomasa-instalazioa ikastetxean eta eguzki-panel termikoa eskoletan eta Ipurua futbol-zelaian.
  • Elgoibar: “Itunerantz zuzenduz” itunari atxikitako udalerria, argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa), ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Elorrio: argiteria publikoa, eraikinak (inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Ermua: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena: eguzki-panel termikoak kiroldegian.
  • Galdakao: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena eta inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Garai: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Igorre: argiteria publikoa, eraikinak (inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Iurreta: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Izurtza: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa eta inguratzailea) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Lemoa: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Mallabia: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Mañaria: argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Mendaro: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Mutriku: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Otxandio: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa, inguratzailea eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Soraluze: argiteria publikoa, eraikinak (klimatizazioa, inguratzailea eta barne-argiztapena) eta energia berriztagarrien sustapena: Sologoengo zentral hidroelektrikoa.
  • Ubide: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zaldibar: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zeanuri: argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Arratiako Udalen Mankomunitatea: energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Debabarreneko Mankomunitatea: energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Durangaldeko Merindadearen Amankomunazgoa: energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien sustapena.



EEEren laguntzak, udalen babes-tresna

Ekitaldi honetarako 8 milioi euroko aurrekontua duen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza programak 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratzen ditu. Esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko funtsezko babes ekonomikoa dakar horrek. Halaber, udalek, mankomunitateek eta EAEko kuadrillek proposatutako planteamenduen jarraipen teknikoarentzako konpainia eta monitorizazioa eskaintzen du.

2018ko diru-laguntza jaso dezaketen Ekintzen Programek kanpo-eraikinen eta egungo udal eraikinen argiztapenei zuzentzen diren energia-efizientziako ekintzak aurreikusten ditu. Honez gain, klimatizazio eta etxeko ur beroaren ekoizpenaren instalazio-proiektuei, zein udal-eraikinetako kogenerazio eta ikuskapen energetikoen instalazio-proiektuei diru-laguntzak eskaini diezaiekete. Toki-administrazioak ere laguntza-programa horretara bildu daitezke energia-iturri berriztagarriak ezartzeko, hala nola eguzki-instalazio termikoa.

Berritasunen artean, industrialdeetarako laguntzetarako babes-linea espezifiko bat bildu da aurten, enpresa-zentro horietan energia-hobekuntzak sar daitezela sustatzeko. 1,5 miloi euro bideratuko dira jarduera horietarako.

Euskal Trantsizio Energetikoaren irudi berria – Energiaren Bidea

Energiaren Euskal Erakundeak Energiaren Bidea izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, bai administraziotik zein kolaborazio publiko-pribatutik sortutakoak ere. Inguruko herrialde garatuak ere erronkan murgilduta daude, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.

Trantsizio energetikoari aurre egitea zen Energiaren Euskal Erakundearen motibazioa erakunde bera eratzeko, termino hori orduan normalizatua ez zegoen arren. Erakundeak 35 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarriak, efizientzia, eta baliabide propioen aldeko apustua sustatzen, baita gasaren aldekoa ere, prozesu horri aurre egiteko. Izan ere, egunean-egunean euskal energia-sistemak aurrera egiten du kalitatezko horniketa lehiakorra bermatzen duen eredu jasangarri baterako bidean, energia berriztagarrien ekarpen handiago batean eta petrolioaren deribatuen erabilera txikiago batean oinarritua, deribatu horiek gas naturalarekin ordeztuz. Honako helburua betetzeko, ezinbestekoak dira toki-erakundeek duten papera, izan ere, erabakiak hartzen dituztenean, faktore erabakigarriak sar ditzakete efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko. Energiaren Bidea/Euskal Energia Trantsizioa izeneko markari tokiko eranskin bat gehituko zaio, Udalean ere. Horrez gain, hainbat euskarri gehituko zaizkio bereizgarria ikusgai dagoen toki eta eraikin publikoetan eredu energetikoaren aldeko ekimenak burutu direla agerian jartzeko; besteak beste, biomasa, geotermia, kogenerazioa, eguzki-panel zein panel fotovoltaikoak, argiztapen-efizientzia edo ibilgailu elektrikoen erabilera.

Irudi Galeria