Hemen zaude: Sare elektriko adimendunetan Euskadi liderra izatea ekarri duen egitasmoaz balantzea egin dute Energ
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2017/03/10

Sare elektriko adimendunetan Euskadi liderra izatea ekarri duen egitasmoaz balantzea egin dute Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak

Bidelek Sareak proiektuaren itxieraz jardunaldia

  • 60 milioi euro inbertitu dira.
  • Legezko eskakizunak hobetu edo gainditu dira kontagailu digitalen aldaketarako, eta digitalizatu egin dira transformazio-zentroak eta azpiestazioak sare elektrikoaren maila guztietan.
  • Euskal industriak bere teknologia propioa garatu du banaketa-sareak digitalizatzeko, nazioarteko merkatuan lehiatzen denarekin.
  • Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak potentzia-elektronikan diharduen euskal industria bildu dute,  5 urtez elkarrekin garatu duten Bidelek Sareak proiektuaren balantzea egiteko. Euskadin  elektrizitatea banatzeko sareak digitalizatzea ekarri duen egitasmo horretan 60 milioi euro inbertitu dira. Proiektuari esker, euskal enpresen ehuna sendotu da eta sareen digitalizazioan lidergoan kokatu da; gainera, Euskadi erreferente bihurtu da gai horretan.

    Bidelek Sareak, sare adimendunen euskal proiektua, sare elektriko guztia erabat berritzea ekarri duen ekimen integral bat izan da, XXI. mendeko sare adimendun bihurtu duena. Araudiaren arabera, 2018. urterako, neurgailu guztiak aldatu beharko dira, eta horien ordez digitalak jarri beharra dago. Proiektu honetan, berriz, harago joan da; izan ere, sarearen digitalizazioan nabarmen sakondu eta aurreratu da maila guztietan. Hala, legezko eskakizunei jarraiki eta aukeraz baliaturik, askoz handizaleago eta globalagoa den egitasmoa burutu da, energia sistemaren onerako, eraginkortasun handiagoa eta galeren murrizketa ekarriko baititu. Gainera, gizarteari zerbitzu hobea ematea ahalbidetuko du eta teknologia elektrikoan diharduten euskal enpresek beren ahalmenak aprobetxatzeko eta garatzeko aukera izango dute.

    Bidelek Sareak egitasmoaren gauzapen edo zabalkunde osoa honako datu hauetan laburbil daiteke: 407.179 kontagailu elektriko adimendu instalatzea, 2.306 transformazio-zentro egokitzea eta modernizatzea, 2 azpiestazio adimendun berritzea eta hirugarren azpiestazio berri bat eraikitzea.

    Sare elektriko adimenduna, funtsean, gaur egungo energia elektrikoa banatzeko sistemaren eboluzio edo garapen teknologikoa da. Instalazio tradizionalekin batera, puntako teknologia digitala erabiltzen da (informazio eta telekomunikazio sistemak), haren monitorizazioa eta kontrola zehaztasun eta zorroztasun handiz egiteko aukera ematen duena. Era horretara, sistemaren energia eraginkortasuna hobetzeaz batera, enpresa eta herritarrentzako hornidura elektrikoaren kalitatea areagotzea lortzen da

    Sare mota horrek dituen onura ugarien artean, honako hauek dira nabarmenak: matxuren edo arazoen iraupena asko laburtzea eta beste egitasmo berritzaile batzuen garapen eta ezarpenean laguntzea eta sustapen lana egitea, esate baterako, sorkuntza elektriko banatua (ekoizle txiki asko) eta ibilgailu elektrikoaren zabalkundea, garraio konbentzionala baino askoz eraginkorragoa dena eta erabilera modu esanguratsuan areagotzeak, nahitaez, sare adimendun modernoak ezartzea eskatuko duena. Hala, gure gizartearen energia elektrikoaren premia berriei begira, baliabide elektrikoen kudeaketa egokia egitea funtsezkoa da. Alde horretatik, premia horiek asetzeko, sare elektrikora informazio ugari eta kalitatezkoa bideratzeko gai izango diren sistemak behar izango dira, oso modu nabarmenean handitu eta ugarituko baita sare elektriko hori datozen urteetan.

    Irudi Galeria