Hemen zaude: EEEk CEBEKen aurkeztu ditu azken berritasunak energia eraginkortasunaz
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2016/06/03

EEEk CEBEKen aurkeztu ditu azken berritasunak energia eraginkortasunaz

Jardunaldi honetan, azkenaldian, lege mailan energia eraginkortasunaren inguruan izandako aldaketa nagusien nondik norakoa ezagutzeko aukera izan dute Bizkaiko enpresetako arduradunek, eta aldaketa horien aurrean eskakizunak betetzeko kudeaketa gakoak azaldu dira.

Pilar Urruticoecheak, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, eta Francisco Javier Azpiazuk, CEBEKeko idazkari nagusiak egin dituzten aurkezpenen ondoren, Ismael Aranda EEEko Industria Saileko arduradunak Energia Eraginkortasunaz Zuzentarauaren transposizioaren berri emateaz gain, industria sektorean 56/2016 Errege Dekretuaren aplikazioa ere azaldu du.

Bestetik, Javier Mediavillak, TÜV Rheinland-eko Zerbitzu Industrialeko zuzendari nazionalak, energia behar bezala kudeatzeko giltzarriak jakinarazi dizkie bertaratuei. Horrekin batera, indarrean dauden energia azterketak edo auditoriak eta kudeaketa sistemak egiteko ereduak deskribatu ditu.

Azkenik, Luis de Velascok, EEEko Industria Saileko Proiektu arduradunak, energia eraginkortasuna hobetzeari edo energia berriztagarrien erabilera sustatzeari begira, jarduerak eta ekintzak aurrera eramateko eskuragarri dauden diru laguntzak azaldu ditu. 

Irudi Galeria