Hemen zaude: Energiaren erabilera arduratsuaren aldeko kanpaina Energia Efizientziaren Munduko Egunean
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2018/03/02

Energiaren erabilera arduratsuaren aldeko kanpaina Energia Efizientziaren Munduko Egunean

“Utz iezaiozu lapurrari etxean sartzen” leloak herritarrak kontzientziatu nahi ditu energiaren erabilera arduratsuaren inguruan, esparru guztietan

Energiaren Euskal Erakundeak hirugarren urtez jarraian jarri du martxan sentsibilizazio-kanpaina bat datorren astelehenean, martxoak 5, izango den Energia Efizientziaren Munduko Egunaren barruan. Esparru guztietako energiaren erabilera arduratsua balioan jarri nahi duen jardunaldi bat.

Kontsumitzaile arruntei dago zuzenduta kanpaina hau, beren egunerokotasunaren jardunean energia kontsumitzen duten herritarrei. Keinu indibidualen garrantzia jarri nahi du balioan erraz saihestekoak diren kontsumoak saihestu eta aurrezki globalerako lagungarri diren kontsumoak bultzatzeko. Guztiaren gainetik, energiaren hedaduraz jabetzea dakar, guztion artean energiaren erabilera arduratsuago bat egitearen garrantziaz, ondasun urria, beharrezkoa eta balio handikoa denez.

Energiaren kontsumoa etxeetan eskema desberdin batetik sartzea bilatzen da, efizientziaren eskematik, hain zuzen ere. Horregatik, lapurrari etxean sartzen uztea, erregletak instalatzea baino zerbait gehiago da, energia eta haren erabilera arduratsua gizarte osoaren lana denaz jabetzea da.

Efizientzia, energiaren lehen iturria dela kontuan hartuta (energia onena kontsumitzen ez den energia da) funtsezko oinarria da Eusko Jaurlaritzaren Energia Politikan zein, horrenbestez, duela 35 urte sortu zenetik Energiaren Euskal Erakundeak egiten duen lanean. Horrek isla garbia du industriari laguntzeko programa guztietan eta Euskadiko gainerako sektore kontsumitzaileetan, etxe-arloan zein nazioarteko merkatuetako enpresen gaitasunean eragin zuzena duen faktorea baita energia.

Efizientzia, funtsezkoa da lehiakortasunerako
Industriarako, elementu marjinala izatetik garrantzi handiko gaia izatera igaro da bere kostu-egituran, hau da, bere fakturan. Euskadin garatutako aurrezkiko eta energia-efizientziako politikak funtsezkoak izan dira euskal ekonomiarako, eta aipatzekoa da hiru hamarkadatan aurrezpen-programa guztiei esker aurreztutako petrolioaren 2,12 tona baliokideetatik % 78 industria-sektoreak lortutako aurrezkiari dagozkiola.

Ildo horretan, azken 10 urteetan euskal industriak 350 milioi euro inguru inbertitu ditu efizientzia-neurrietan eta, aldi berean, Energiaren Euskal Erakundeak 24,6 milioi euroko balioko baliabideak ekarri ditu efizientziari dagokionez egindako ahalegina babesteko.

Irudi Galeria