Hemen zaude: Joera-aldaketa, energiaren azken kontsumoak gora egin du Euskadin
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

2016/12/27

Joera-aldaketa, energiaren azken kontsumoak gora egin du Euskadin

Energiaren Euskal Erakundeak 2015eko Euskadi Energia txosteneko ondorioak argitaratu ditu eta, urteko behin betiko datuak aintzat hartuta, Euskadin energia-kontsumoaren joera aldatu egin dela egiaztatu da. Zehazki, energiaren azken kontsumoa % 1 handitu da 2014. urtearekin alderatuta, eta joera horrek eten egin du 2010. urtean hasitako beheranzko joera.

Txostenean, honako alderdi hauek ere jasotzen dira:
  • Energia-kontsumoak gora egin du sektore guztietan –ez soilik garraioaren sektorean, aurreko urteetan bezala–, industriaren sektorean izan ezik; industriaren kasuan, kontsumoa % 2,8 jaitsi da siderurgiaren eraginez.
  • Elektrizitate-eskaria % 0,8 txikiagoa izan da, eta ia % 40 tokiko produkzioarekin estali da.
  • Gas naturalaren kontsumoa % 3 murriztu da, batik bat, industrian eta energia elektrikoa sortzen kontsumitzen baita.
  • Energia-iturri berriztagarrien aprobetxamendua % 4,9 handitu da; ekarpen handiena biomasak egin du, eta haren atzetik datoz bioerregaiak, energia hidroelektrikoa, eolikoa eta, azkenik, eguzki-energia. Euskadiko energia-eskariaren guztizkoaren % 6,9 osatzen dute berriztagarriek.
  • Gas naturalak energiaren azken kontsumoaren % 25,6 osatzen du, eta petrolioak eta haren deribatuek % 42,4. Ikatza jada ez da erabiltzen energia-kontsumorako.
  • Energia-intentsitatea (energia-kontsumoaren eta Barne Produktu Gordinaren arteko erlazioa) zertxobait hobea da: 2014. urtean baino 2 puntu hobea eta 2007. urtean baino hamaika puntu hobea
Euskadi Energia 2015 txosten osoa hemen


Irudi Galeria