Hemen zaude: EnergiaInfografiakBizikletaren erabilera hirianBizikletaren erabilera hirian
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Sarrera

Uso urbano de la bicicleta

Bizikleta hirian erabiltzeko garraiorik arin eta garbienetarikoa da. Ez du energiarik kontsumitzen, auto pribatuaren aldean, erostea merkea da eta, gainera, oso osasuntsua da.

Segurtasunez erabiltzeko, oso erraz betetzen diren honako aholku praktiko hauek gogoan izan behar dituzu.

Zergatik EZ da bizikletarik erabiltzen?

Uso urbano de la bicicleta
  • Esperientzia negatiboa

Zergatik EZ da bizikletarik erabiltzen?

Uso urbano de la bicicleta
  • Segurtasun eza

Zergatik EZ da bizikletarik erabiltzen?

Uso urbano de la bicicleta
  • Lapurretari beldurra.

Zergatik EZ da bizikletarik erabiltzen?

Uso urbano de la bicicleta
  • Bidegorri nahikorik ez izatea.

Zergatik EZ da bizikletarik erabiltzen?

Uso urbano de la bicicleta
  • Auto pribatuaren kultura.

Zergatik erabili bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Garraiobide eraginkorra: hirian garraiobiderik azkarrena (7 km-tik behera).

Zergatik erabili bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Garraiobide malgua: leku gutxi okupatzen du eta auto pribatuaren aldean malgutasun handia ematen du (gidatu, aparkalekua bilatu, ordutegiak…).

Zergatik erabili bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Ibilgailu merkea: auto pribatuaren erosketa eta mantentzearen kostua 30 edo 40 aldiz handiagoa da Garraiobide merkea.

Zergatik erabili bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Gutxieneko eragina ingurunean: gutxiago okupatzen du eta eragin txikiagoa du ingurunean.

Zergatik erabili bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Ez du auto-ilararik sortzen.

Zergatik erabili bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Osasunerako onuragarria: egunero, ordu erdiz pedalei eragiteak bihotzaren funtzionamendu hobetzen du, artikulazioak babesten ditu, gorputz pisua murrizten du…

Zergatik erabili bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Intermodalitatea bultzatzen du: garraio publikoarekin konbina daiteke haren erabilera.

Zergatik erabili bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Ez du erregairik kontsumitzen: petrolioa eta gas naturala energia baliabide igarokorrak dira.

Zer bizikleta mota erabiliko dut?

Uso urbano de la bicicleta Uso urbano de la bicicleta Uso urbano de la bicicleta Uso urbano de la bicicleta
  • Merkatuan aukera asko daude hirian erabiltzeko bizikletak eskuratu ahal izateko.
  • Kaleko jantziekin ibiltzeko aukera ematen duena.
  • Osagarri ugariz hornituta daudenak (pertsonalizazioak): lohi-babesak, abiadura aldagailua, katea estaltzekoa, atzerako ispilua, atzeko eta aurreko argiztapena, atzeko saskitxoa edo euskarria, era guztietako zelak edo sillinak…

Nola erabili behar dut bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta

Hiri-zirkulazioa Estatuko zirkulazio araudiaren eta tokian tokiko udal ordenantzen menpe dago.

Nola erabili behar dut bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Homologatutako eserlekuan 7 urtetik beherako pertsonen garraioa baimenduta dago (12-1. artikulua).
  • Onartzen da atoia, baldin eta atoiak trakzio ibilgailuaren masaren %50 gainditzen ez badu hutsik (12-4. artikulua): ez dira pertsonak garraiatuko inola ere.

Nola erabili behar dut bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Edaten baduzu, ez ibili: ez dago baimenduta 0,5 g/l-tik gorako alkohol maila odoletan, edo arnasa botatzean 0,25 mg/l-tik gora (20. artikulua). Ibilgailu pribatua gidatzean ezartzen diren zigor berak dira
  • Debekatuta dago telefono mugikorra edota aurikularrak erabiltzea bizikletaz ibiltzen zaren bitartean.

Nola erabili behar dut bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta
  • Bidegorririk ez badago, ezta bizikletarako bidea ere, eskuineko bazterbidea erabili behar da, nahiko zabala bada eta ibiltzeko modukoa. Bestela, errepideko beharrezkoa den zatia erabiliko da (36. artikulua).
  • Ezin da autobideetan ibili. Autobietako bazterbideetatik ibili ahal dira 14 urte beteak dituztenak (38. artikulua).
  • Ezin da 45 km/h-ko abiadura gainditu; hala ere, abiadura hori gainditu daiteke, baldin eta bideak ahalbidetzen badu (48-e artikulua).

Nola erabili behar dut bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta

Bizikleta gidariek lehentasuna izango dute (64. artikulua):

  • Bidegorri, bizikletarako gune edo behar bezala seinalatutako bazterbide batetik ibiltzen direnean.

Nola erabili behar dut bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta

Bizikleta gidariek lehentasuna izango dute (64. artikulua):

  • Beste bide batean sartzeko, ibilgailu motordunak ezker edo eskuin aldera biratzen duenean, baimenduta dauden kasuetan eta haren inguruan txirrindulari bat egoten denean.

Nola erabili behar dut bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta

Bizikleta gidariek lehentasuna izango dute (64. artikulua):

  • Taldean ibiltzen direnean, lehenak bidegurutzea zeharkatzeari ekin dionean edo biribilgunean sartutakoan.

Nola erabili behar dut bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta

Bizikletek islagailu homologatuak eduki behar dituzte eta argia erabiltzea derrigorrezkoa denean, txirrindulariek jantzi islatzaileren bat eraman behar dute soinean (98. artikulua).

Nola erabili behar dut bizikleta?

Uso urbano de la bicicleta

Hiriarteko bideetatik ibiltzen direnean, burubabes homologatuak edo indarrean dagoen legeriaren arabera zertifikatutako kaskoak erabili behar dituzte bizikleta gidariek eta bidaiariek, honako salbuespen hauekin: aldapa luzeak direnean, arrazoi medikuak edo muturreko beroaldiak direnean (118. artikulua).

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta
  • Bizikleta egoera onean: gurpilak, balaztak, argiak, zela, direkzioa.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta
  • Neurri egokiko bizikleta: bizikleta gorputzera egokitu behar da.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Azter ezazu ibilbidea:

  • Saihestu autoz betetako kaleak.
  • Ez pentsatu automobilez joango bazina bezala: ibilbide ezberdinak bigarren mailako kaleetatik.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta Uso urbano de la bicicleta

Errespeta itzazu zirkulazio arauak:

  • Ez ezazu eskuin aldetik aurreratu.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Errespeta itzazu zirkulazio arauak:

  • Adierazi norabide aldaketak, segurua denean.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Errespeta itzazu zirkulazio arauak:

  • Ez pasa semaforoa gorri dagoela.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta Uso urbano de la bicicleta

Errespeta itzazu zirkulazio arauak:

  • Ez ibili espaloietatik

Oso arriskutsua da espaloitik ibiltzea eta kalea zeharkatzen saiatzea: ibilgailuek ez baitzaituzte ikusiko.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta Uso urbano de la bicicleta

Errespeta itzazu zirkulazio arauak:

  • Ibil zaitez eskuineko bidearen erditik: urrundu zintarri edo ertzetik (metro bat baino gehiago) eta ibili erditik.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta Uso urbano de la bicicleta

Aparkatutako ibilgailuetatik metro bat baino gehiago aldendu; era horretan, atea jotzea saihestuko duzu.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Beti ikusgai ibili:

  • Egunez txirrina erabili.
  • Gauez argiak erabili eta jantzi islatzaileak eraman.
  • Gidariek ikus zaitzaketen lekutik ibili.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta Uso urbano de la bicicleta
  • Ibilgailu ondoan jartzen bagara, gidariak ez gaitu ikusiko. Aurreratzen saiatzen bagara, edo lehenago abiatzen, eta ibilgailuak eskuin aldera biratzen badu, harrapatu gaitzake
  • Beti ibilgailuen aurrean edo atzean jarri beharra dugu. Ikus gaitzatela (eta errespeta gaitzatela).

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Biribilguneak: bide bakarra baldin bada, erditik ibili. Eskuin aldetik irteteko asmorik ez baduzu, biribilgunetik ibiltzen jarraituz gero, adierazi ezker besoa luzatuz.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Biribilguneak: bide bat baino gehiago badago, jo ezker bidetik zure irteera hurbildu arte, eta gero, eskuin aldera jo irteteko. Besoaz adierazi aldez aurretik bide aldaketa bakoitza, eta egin aldaketa modu progresiboan, errespeta gaitzatela eta maniobra egiteko behar den distantzia izateko.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Oinezkoentzako kaleak:

  • Abiadura motelean ibili (oinezkoen urratsen pare): ez zaitez ibili sigi-sagan oinezkoen artean.
  • Eskaileraren bat jaitsi behar bada, bizikleta eskuan hartuta egin.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Trenbide-pasaguneak:

  • Tren edo tranbia dabilen pasagunetik zeharkatu behar badugu, trenbidearen norabidearekiko ahalik eta perpendikularren egitea komeni da. Gurpila errail barruan sartzen bada, oreka gal dezakegu eta erori.
  • Kontuz euriarekin: errailak oso irristakor egoten dira.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Euria egiten duenean:

  • Arreta handiz ibili.
  • Saihestu bat-bateko balaztadak aurreko balaztarekin, eta bereziki, zebrabide edo lurreko marka horizontaletako pintura-guneetan.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Bizikleta giltzarrapoz lotu:

  • Bizikleta agerian eta pasozko tokian egon behar da lotuta.
  • Ziurtatu bizikleta lotuko dugun tokia itxita eta lurrean finkatuta dagoela.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Nola giltzatu edo lotu bizikleta:

  • Lapurtu ohi diren elementuak: koadroa, bi gurpilak, zela.
  • Bi giltzarrapo eraman: alde batetik, koadroa eta aurreko gurpila lotu, eta bestetik, atzeko gurpila.

Segurtasun aholkuak

Uso urbano de la bicicleta

Giltzarrapo motak:

  • Finkoa: geldiune laburretarako.
  • U erakoa: egiaztatu nahiko luzera duen gurpila eta koadroa giltzatzeko.
  • Espirala: disuasio elementua.
  • Artikulatua: bi segmentu desartikulatzeko erraza.