Hemen zaude: EnergiaInfografiakPetrolioaren fintzeaPetrolioaren fintzea
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Petrolioaren fintzea

Petrolio-hobietatik erauzi edo atera ondoren, petrolio gordina ez da ia inoiz zuzenean kontsumitzen; izan ere, askoz ere etekin handiagoa ateratzen zaio findegian eraldatzen denean hainbat erregai lortzeko; adibidez, gasolina automobilerako, kerosenoa abiaziorako, gasolioa berokuntzarako, propanoa eta abar.

refinado de petróleo
refinado de petróleo

Findegi baten egitura

Petrolioa laborategian aztertu eta gero (petrolio gordin guztiak ez baitira berdinak eta ezin dira substantzia berdinak atera hauetatik), fintze-prozesu nagusira pasatzen da, hau da, DISTILATZERA.

Petrolio gordina 360ºC-tan berotzen da eta 50 metrorainoko garaiera duten distilazio-dorretan sartzen da. Hauetan petrolioa osatzen duten frakzio ezberdinak eta hondakinak bereizi egiten dira.

 
  1. refinado de petróleoDistilazio-dorrea
    • Zati arinak %22
      Gasak (%2)
      Gasolinak eta nafta (%20)
    • Zati ertainak %65
      Kerosenoa eta disolbatzaileak (%25)
      Gasolioa (%40)
    • Zati astunak %13Lubrikatzaileak (%3)
      Hondakinak (%10)
     
  2. Petrolio gordina 360ºC-tan berotzeko labea
  3. Petrolio gordinari gatza ateratzeko gezatze-prozesua
  4. Petrolioa biltegiratzeko tanga

Distilazio prozesua

Bereizitako frakzio bakoitza irteteko, dorreak irteera-gailu batzuk ditu. Frakzio hauei, hozteko prozesutik igaro ondoren, zenbait hobekuntza gehigarri egiten zaie. Hala, produktu komertzialak lortzen dira.

  • refinado de petróleo

    GAS 60º

    Ez dute eskatzen inolako tratamendu berezirik eta tangetan biltegiratzen dira.

    Metanoa eta etanoa findegian bertan erabiltzen dira erregai gisa, eta butanoa eta propanoa azken kontsumitzaileari banatzen zaizkio etxean eta industrian erabiltzeko.

     
  • refinado de petróleoNAFTAK 60º-120º

    Naften fintze-prozesutik produkturik garrantzitsuena eta baliotsuena sortzen da: GASOLINA.

    Gasolinari prozesu kimiko batetik pasarazten zaio oktanajea areagotzeko, eta behar dituen gehigarriak eransten zaizkio gasolina komertzialak sortzeko.

     
  • refinado de petróleoKEROSENOA 150º-250º

    Nagusiki, industria aeronautikan erabiltzen da erregai gisa.

     
  • refinado de petróleoGASOLIOA 170º-370º

    Berokuntzarako eta ibilgailuetarako gasolioak berdinak dira kimikoki. Diesel-motor mota guztietan erabiltzen da: autobusak, kamioiak, trenak, itsasontziak …

    “Cracking katalitiko” izeneko prozesu gehigarri baten bidez, baliotsuagoak diren produktu arinak lor daitezke, GASOLINA, esate baterako, gasolioetatik eta frakzio astunagoetatik abiatuta.

  • refinado de petróleoHONDAKINAK 370º

    Balio gutxiago duten hondakin-produktuak, fuel-olioa, esaterako, erregai gisa erabiltzen dira industrian eta ohiko zentral termikoetan elektrizitatea produzitzeko. Gaur egun, produktu hauen ordez, askoz gutxiago kutsatzen duten erregaiak erabiltzen hasi dira, gas naturala, adibidez.

    Hondakin astunetatik honakoak ere sortzen dira:

    • Argizariak
    • Lubrikatzaileak
    • Asfaltoa