Hemen zaude: EnergiaInfografiakSare adimendunakSare adimendunak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Sare adimendunak

Sarrera.

Sare adimendunak
Sare elektrikoek energia garraiatzen dute ekoizpen gunetatik kontsumo gunetara.
Elektrizitatea ekoizteko gunea.
Sare adimendunak
Sare elektrikoek energia garraiatzen dute ekoizpen gunetatik kontsumo gunetara.
Kontsumo guneak.

Sare adimendunak.

Sare adimendunak
Sare adimendun berriek sare elektrikoak modernizatzea ekarriko dute eta, hartara, XXI. mendeko premietara egokitzea.
Kontagailuetan eta banaketa eta kontrol gunetan teknologia digitala sartzeak honako hau ekarriko die sareei:
• Eraginkortasun handiagoa
• Energia-galera gutxiago
• Emisio gutxiago
• Hornidura kalitate hobea

Sare adimendunak: energia + informazioa.

Sare adimendunak
Gaur egungo sareen aldean, egingo duten ekarpenik handiena INFORMAZIO zehatza izango da; emango duten informazio hori oso erabilgarria izango da honako hauei begira:
• Kontsumitzaileak. Informazio zehatza eskuragarri izateak lagundu egingo die neurriak hartzen energia- kontsumoen inguruan, eta, beraz, energia eta dirua aurrezten ere lagungarria izango da, kontsumitzaile motaren araberako tarifa ezberdinak merkatuan izan bezain laster.
• Konpainia elektrikoak. Matxurak hobeto detektatzeko behar den informazioa izango dute eskura, eta ondorioz, zerbitzua berriro emateko denbora laburragoa izango da.
• Sistema. Eskaria hobeto kudeatuko da eta oso eraginkorrak ez diren sorkuntza planten erabilera murriztuko da, emisio gutxiago izatea ekarriko duena.

ENERGIA+INFORMAZIOA garraiatuko dute
Energia ekoizteko zentrala
Energia berriztagarriak
Bizitegi-eraikinak
Industria

Sare adimendunak: noranzko biko informazioa.

Sare adimendunak
Sare adimendunek informazioa ematen diete honako bi hauei: herritarrei eta sistema-kudeatzaileei: Erabiltzaileen kontsumoa, instalazio txikietan ekoitziriko energia, sarearen tokiren batean matxurak. Informazio ugari izango duen sare interkonektatu eta konplexuan.

ENERGIA+INFORMAZIOA
NORANZKO BIKO INFORMAZIOA

Sare adimendunak: kontagailu elektriko adimendunak.

Sare adimendunak
Sare berrien alderik ikusgai edo nabarmena herritarrentzat KONTAGAILU ELEKTRIKO ADIMENDUNAK izango dira.
Kontagailu elektriko adimenduna
Kontagailu adimendunak

Sare adimendunak: erabiltzaileen kudeaketa erabatekoa.

Sare adimendunak
• Urrutiko irakurketa: kontsumoa zehaztasunez jakin gabeko fakturen amaiera.
• Erabiltzaileak edonoiz kontsultatu ahal izango du kontsumoa webgune baten bidez.
• Tarifa aldaketak istantean egiteko aukera izango du.

Zerbitzu berriak eratu eta emango dira, erabilera ezberdinetara egokitzeko tarifa espezifikoak, etab.

Kontagailu elektriko adimendunak sistemaren kudeatzaileen informazioa bidali eta jasotzen du: Kontsumoa, instalazio txikietan ekoitziriko energia, matxurak, etab.
Erabiltzaileak uneoro kontsultatu ahal izango ditu benetako kontsumoak (kontsumoa zehaztasunez jakin gabeko fakturak saihestuz), tarifa aldaketak eta abar.

Sare adimendunak: informazio- eta kontrol-sistema adimendunak.

Sare adimendunak
Informazio- eta kontrol-sistema adimendunak ezarri era abiarazi beharko dira.

Datuak biltzeko sistema
Datuak interpretatzeko sistema

Sare adimendunak: sorkuntza banatua.

Sare adimendunak
Sare adimendun berriak gai izango dira ekoizle txikien instalazio ugarien datuak jaso eta kontrolatzeko eraginkortasunez, sarearen konplexutasuna nabarmen areagotuko dutenak:
• Panel fotovoltaikoak.
• Baterako sorkuntza txikiak.
• Etxeko mikrosorkuntza.
• Ibilgailu elektrikoaren erabiltzaileak.

Eguzki-plakak: sistema digitalera konektatuta, sarera bideratzen dute energia.

Sare adimendunak: sorkuntza banatua.

Sare adimendunak
Sare adimendun berriak gai izango dira ekoizle txikien instalazio ugarien datuak jaso eta kontrolatzeko eraginkortasunez, sarearen konplexutasuna nabarmen areagotuko dutenak:
• Panel fotovoltaikoak.
• Baterako sorkuntza txikiak.
• Etxeko mikrosorkuntza.
• Ibilgailu elektrikoaren erabiltzaileak.

Gas kontagailu digitala
Ur kontagailu digitala
Geroan, kontagailu elektriko adimendunak jaso ahal izango ditu gas eta ur kontagailu digitalen seinaleak, eta zerbitzu horien kudeatzaileei bidali geroago, zehaztasunik gabeko irakurketak saihestuz.

Sare adimendunak: ibilgailu elektrikoa.

Sare adimendunak
ibilgailu elektrikoaren ezarpenak ere karga berriak eta konplexutasuna ekarriko dizkio sareari. Sare adimenduna edukitzea beharrezkoa izango da, erabiltzaileari kargari buruzko informazio guztia helarazteko eta sistemari unean uneko energia premien berri emateko.

Kargatzeko zutoina.

Sare adimendunak: ekoizteko guneak.

Sare adimendunak
Askotarikoak izango diren ekoizteko guneak gero eta hurbilago izango dira energia-kontsumitzaileengandik. Hartara, garraioan izaten diren galerak gutxituko dira, eta, beraz, emisioak ere murriztuko dira.

Energia ekoizteko zentrala
Panel fotovoltaikoak
Baterako sorkuntza txikiak
Etxeko mikrosorkuntza

Sare elektriko adimendun baten eskema:

Sare adimendunak
Bezeroak
Kontagailu elektriko adimenduna
Datuak biltzeko sistema
Datuak interpretatzeko sistema
INTERNET atariko data
Bezeroak
Erabiltzaileak
Banatzaileak
Ekoizleak