Hemen zaude: EnergiaInfografiakEguzki-energiaEguzki-energia
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Eguzki-energia

energía solar

Eguzkia etengabeko energia-iturria da. Energia hau erradiazio moduan heltzen da lurraren gainazalera eta 3/4ak baino ez dira atmosferara sartzen. Energia hau aprobetxatu ahal izateko, xurgatu egin behar da.

Energia honekin egiten den erabileraren arabera, biltzeko edo xurgatzeko era ezberdinak erabiltzen dira eta aprobetxamendu egokia jasotzen den eguzki-erradiazioaren menpe dago, urtaroaren eta eguneko orduaren arabera desberdina delarik.

Eguzki-energiak hainbat erabilera ahalbidetzen du, esate baterako, elektrizitatearen sorkuntza, aprobetxamendu termikoa eta aprobetxamendu pasiboa.

 

ABANTAILAK

energía solar

Eguzki-energiak, zenbait aplikazioren bidez, energia konbentzionalen erabilera murrizten laguntzen du elektrizitatea eta beroa lortzeko.

Eguzki-panelak fabrikatzeko energia erabili behar bada ere, panel hauek poluitu gabe sortzen duten energiaren kantitatea handiagoa da.

Beraz, eguzki-energia:

  • Garbia da, ez baitu poluitzen
  • Hots edo zaratarik gabekoa da
  • Eraikinean integratzen da, ikus-inpakturik gabe
 

TERMIKOA

energía solar

Etxeko ur beroa lortzeko, igerilekuak berotzeko eta berokuntzan aprobetxatzen da gehienbat. Sistema mistoak izeneko eguzki-instalazioetan ur beroa lor daiteke eguzki-erradiazioa izaten denean, eta sistema konbentzionalekin batera erabiltzen dira, adibidez, gas natural bidezko galdarekin, eguzki-sistemarekin nahikoa ez denean zerbitzu guztietarako.

Eguzki-kolektoreak kutxa hermetikoak dira eta eguzki-erradiazioa duten kristalezko gainazalaren bidez xurgatzen dute. Erradiazio hau barruko hodietara pasatzen da eta hauen barnean dabilen ura berotzen du. Erradiazioa metatzeko sistema osagarri bati esker, eskaria dagoen edozein unetan erabil daiteke energia hau.

  1. Kristalezko gainazala
  2. Fluidoa bideratzeko hodiak
  3. Isolatzaile termikoa

FOTOBOLTAIKOA

energía solar energía solar
 

Sarrera

Eguzki-energia elektrikoa efektu fotovoltaikoaren ondorioz sortzen da; hau da, eguzki-erradiazioak eguzki-zelulen gainean jotzean potentzial diferentzia edo tentsio elektrikoa sortzen du.

Eguzki-zelulak siliziozkoak dira eskuarki. Silizioa elementu erdieroalea da, eta eguzki-erradiazioaren eraginez tentsio elektrikoa sortzeko gauza da. Beraz, erabiltzen den materialaren (silizioa) ezaugarri fisikoengatik sortzen da elektrizitatea, eguzki-argiarekin erreakzionatzean.

Zelula hauek pilatuz gero, eguzki-modulu bat osatzen da. Modulu hauek, elkarren artean lotuta, eguzki-panel bat osatzen dute.

Energiaren ekoizpena eguzki-erradiazioaren araberakoa da. Ekoizten den unean kontsumitu ahal da energia, edo metatu daiteke geroago erabiltzeko:

Sistema fotovoltaiko bakartuak

Bakartutako instalazio fotovoltaikoetan, sare elektriko orokorrerako sarbidea zaila den tokietan, elektrizitate-hornidura bermatzeko erabiltzen den biltegiratze-sistema bateriena da. Bateria hauek berun-azidozkoak dira eskuarki.

energía solar
  1. Modulu fotovoltaikoak
  2. Gehiegizko karga saihesteko erreguladorea
  3. 10 urte inguruko bizitza erabilgarriaren ondoren, bateria hauen bilketa kontrolpean egin behar da, geroago behar bezala tratatu eta birziklatzeko.

Sarera konektatuta

Sistema fotovoltaiko erabilienak zuzenean sare elektriko orokorrera konektatzen direnak dira. Sistema hauetan ez da beharrezkoa bateriak erabiltzea.

energía solar
  1. Modulu fotovoltaikoak
  2. Alderanzgailua
  3. Sare elektrikoa
  4. Eraikinaren kontsumoa (korronte alternoa)
  5. Sare elektrikora konektatzeko sistema

ERAIKINAK

Eguzki-energiaren aprobetxamendua sistema pasiboen bidez ere egin daiteke, hala nola, arkitektura bioklimatikoarenaz. Hau da, eraikinen diseinu arkitektonikoa erabiltzea eguzkiaren beroa eta argia hobeto aprobetxatzeko.

Hala, eguzki-energia zuzenean aprobetxatzen da, inolako mekanismorik gabe, oso modu errazean: eraikinaren orientazio egokia erabiltzen, material isolatzaile egokiez baliatzen, erradiazio handia duten zonaldetan argiari pasatzen uzten, teilatu-hegalak...

Beraz, eguzki-arkitektura pasibo honek energia konbentzionala aurrezten laguntzen du, elektrizitatean eta berokuntzan gutxiago gastatzen baita.

  • energía solar 
    Neguan: eguan eguzkia beherago egoten da eta
    teilatu-hegalak argiari eta beroari pasatzen uzten die.
  • energía solar 
    Udan: Udan eguzkia gorago egoten da eta
    teilatu-hegalak ez du uzten argiari eta beroari pasatzen uzten die.