Hemen zaude: EnergiaInfografiakEnergia geotermikoaEnegia geotermikoa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Energia geotermikoa

energía geotérmica

Lurraren barnean pilatuta dagoen beroa ustiatzea edo aprobetxatzea oso interesgarria da energiaren ikuspuntutik; izan ere, energia berriztagarri eta agortezina izateaz gain, erregai fosilen kontsumoa murrizten laguntzen du, adibidez, petrolioarena, eta, ondorioz, emisio kutsatzaileak gutxitzen dira.

Energia geotermikoaren ustiapena lurrazala zulatuz eta bertatik ur beroa ateraraziz egiten da. Bero hau elektrizitatea sortzeko, berokuntza-sistemetarako eta, zenbaitetan, hozketarako erabiltzen da.

 

Hobi geotermikoak

energía geotérmica

Lurreko toki batzuetan dauden lurpeko arrokek tenperatura altua izaten dute. Geotermikoa izenez ezagutzen den energia honek aplikazio ugari du. Aplikazio energetiko hauek ezberdinak dira ur beroaren tenperaturaren eta ura dagoen sakoneraren arabera.

Lurpeko akuifero naturalak ez dauden tokietan bestelako teknika erabiltzen da, lurra zulatzean eta presiopeko ura sartzean datzana, arroka apurtzeko eta halako porositate bat izan dezan modu artifizialean. Hala, ura injektatu ahal da, eta hau behin berotutakoan ateratzen da eta elektrizitatea sortzeko nahiz berokuntza-sistemetarako erabil daiteke.

  • Esploratzeko gunearen sakonera egokia izan behar da oraingo zulaketa-teknikak erabiltzeko. Ura ateratzeko zulaketaren teknikak petrolio-ustiategietan erabiltzen direnen antzekoak dira.

  • Lurpeko beroa ezin da zuzenean atera; horregatik, tenperatura altuko zonaldeetatik gertu doan fluido bat (ura edo lurruna) erabili behar da. Honen bidez beroa ateratzen da eta lurrazalera bideratzen da bere energia ustiatzeko.

Tenperatura altua

energía geotérmica

Tenperatura altuko energia geotermikoa (150ºC-400ºC)

Tenperatura altuko hobi geotermiko batzuk gune bolkanikoetan egoten dira. Magmak berotzen duen fluidoaren (lurruna, eskuarki) tenperatura altuak ahalbidetzen du turbina batean aprobetxatzea energia elektrikoa ekoizteko. Era honetan egin zen lehenbizikoz Larderellon, Italian, 1904an.

  • Elektrizitate ekoizpena

    Lurruna turbinetan sartzen da, eta hauen errotazioak sorgailuari mugiarazten dio energia elektrikoa ekoizteko.

  • Kondentsadorea

    Bigarren zirkuitu honetan erabiltzen den fluidoa kondentsatu eta hoztu egiten da berriro erabiltzeko.

  • Bero-trukagailua

    Lurpeko urak gai kaltegarri ugari eduki dezakeenez gero, ez da zuzenean erabiltzen. Bero-trukagailu baten bidez, uraren bero parte bat bigarren fluido “garbi” bati ematen zaio eta honetatik aprobetxatzen da energia.

  • Erauzketa-ponpa

    Akuiferoa dagoen lekuraino bi zulaketa egiten dira. Lehenengoan ura ateratzen da, eta bere energia erabilitakoan, berriro sartzen da bigarrenean.

  • Berriz injektatzeko putzua

    Fluidoa akuiferora berriro injektatzean, ura berriz ere berotzen da eta berriro erabil daiteke. Hala, tokiak dituen ezaugarri hidrologikoetan ez da aldaketarik gertatzen eta hornidura agortezina bermatzen da hobirako.

Tenperatura baxua

energía geotérmica

Tenperatura baxuko energia geotermikoa (100ºC baino gutxiago)

100ºC-tik beherako tenperatura duten hobi geotermikoak ugarienak dira. Tenperatura baxua dela medio, ohiko aplikazioak ez dira elektrikoak, beste era batekoak baizik; esate baterako, berokuntza-sistemetarako (banakakoak zein barrutikoak), negutegiak berotzeko eta bainuetxeetan bero terapeutiko gisa erabiltzen dira hobi geotermiko hauek.

 
  • Tenperatura altuko hobi geotermikoetan bezala egiten da uraren ateratzea eta gero akuiferora injektatzea.
  • Bero-ponpa geotermikoa

    energía geotérmica

    Lurpeko tenperatura oso konstantea da urte osoan zehar, giro-tenperatura baino hotzagoa udan eta beroagoa neguan.

    Lurpeko hodien sistema baten bidez sartzen da airea edo izotzaren kontrako likidoa, gero eraikinera bideratzen dena. Era horretan lortzen den beroari esker, tenperatura erosoa edo atsegina izaten da eraikin osoan. Udan sistema alderantzikatu ahal da; izan ere, eraikinen hozketatik sortzen den beroa lurrean injektatu daiteke hozteko.

     
  • energía geotérmica Ur geotermikoak beste erabilera batzuk ere baditu; esaterako, errepideen azpitik eraman edo bideratzea, errepideak izoztu ez daitezen neguan.
     
  • Ur termalak erabiltzeko aukera duten hiriek, Reykjavick-ek (Islandia), adibidez, barruti geotermiko bidezko berokuntza-sistemak dituzte.

    Ur beroa trukagailu bateraino ponpatzen da eta honek ur garbiari ematen dio beroa. Ur hau hodien bidez banatzen da eraikinetara, beroa berokuntza-sistemetan aprobetxatzeko. Sistema hau banakako eraikinetan nahiz banaketako sistema kolektiboetan erabil daiteke.