Hemen zaude: EnergiaInfografiakEnergia eolikoaEnergia eolika
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Energia eolikoa

Energia eolikoa, aerosorgailuen bidez, haizean dagoen energia zinetikoaz baliatzen da energia mekanikoa eta elektrikoa sortzeko.

Eguzkitik datorren energia da; izan ere, eguzkiak aire-masetan eragiten dituen tenperatura-aldaketek sortzen dute haizea. Beraz, energia-iturri etengabea eta agortezina da.

Energia berriztagarrien artean nagusi, eolikoa da zabalkunde handiena lortu duena; batez ere ingurumen-inpaktu urriagatik eta bere kostuak gero eta txikiagoak izateagatik. Honen ondorioz, energia garbi, lehiakor eta ekonomikoki bideragarria da gaur egun.

ABANTAILAK

molinos

Ingurumen-abantailak

  • Energia seguru, garbi eta berriztagarria
  • Ez du berotegi-efektua eta euri azidoa eragiten duen gasik aireratzen (CO2, SO2, NOx)
  • Ez du lur-mugimendu handirik eskatzen eta beharrezkoa den obra zibila minimoa da
  • Parkea erraz ken daiteke, ingurunean arrastorik utzi gabe
  • Instalazioa bateragarria da lur-sailen beste erabilera batzuekin

Gizarte-abantailak

  • Ohiko energiek baino gizarte-onura gehiago ditu
  • Eragindako udalerriei onura ekonomikoa dakarkie
  • Enpleguan eta zonaldearen garapenean ondorio positiboak
  • Mundu mailan, teknologia berriztagarrien industriaren zabalkuntza

Energia-abantailak

  • Autohornidura eta zonaldearen elektrizitate horniduraren segurtasuna ziurtatzen laguntzen du

DESABANTAILAK

  • Haizearen jarraitutasunik eza
  • Ikusi-inpaktua, paisaian eragina sortarazten baitu eta hegazti-faunaren gaineko eragin txikia
  • Hotsa edo zarata parke inguruan

AURREIKUSITAKO BILAKAERA

molinos

Egungo ohiko aerosorgailuak 700/850-1500 kW-ekoak dira eta ekipo-kopuru txiki batekin produkzio handia lortzea ahalbidetzen dute.

2 eta 4,5 MW bitarteko potentzia duten turbina eolikoak garatzen ari dira, bereziki prestatuak off-shore izeneko instalazio eolikoetarako (itsasokoak). Gainera, errotoreek abiadura aldakorraz biratzen dutenez gero, haizearen indarra hobeto aprobetxatzen da.

Aeronautikaren alorreko enpresak diseinu berriak aplikatzen ari dira, besoen edo palen eta materialen garapenean sakontzeko, eta ondorioz, errendimendua hobetzeko. Horretaz gain, potentzia elektronikoan sistema berriak garatzen ari dira makinen eraginkortasuna hobetzeko. Hau guztia kalitatea hobetzeko eta prezio/errentagarritasun handiagoko aerosorgailuak lortzeko.

 

ITSASOKO PARKEAK

molinos

Elektrizitatea sortzeko itsaso-haizeak duen potentzial handia dela eta, Europako iparraldean badira off-shore deitutako parke eolikoak.

Itsaso-ekosistemari eta hegaztien migrazioei ez eragiteaz gain (hegaztiak aerosorgailuen albotik igarotzen baitira), turbina hauek duten multimegawatt-eko potentziari esker, elektrizitatea sortzeko ahalmena biderkatu egiten da, lehorreko turbinen aldean.

 

AEROSORGAILUAK

Parke eolikoa

molinos

Zonalde batean kokatuta eta elektrikoki elkarri konektaturik dagoen aerosorgailu multzoa da parke eolikoa.

Kokalekuaren aukeraketa

Kokaleku egokiena aukeratu ahal izateko, proiektuaren garapenenaren inguruan ikerketa ugari egin behar dira:

  • Haizearen neurketa eta baliabide eolikoaren ebaluazioa
  • Kokalekuan haizearen abiaduren kalkulua
  • Zonaldearen elektrizitate horniduraren azterketa
  • Sarbiderako bide-sarearen azterketa
  • Ingurumen-inpaktuaren azterketa, ikusi-eragina, hotsa, ekologia eta ondare arkeologikoari lotutako alderdiak edo aspektuak kontuan hartuz
  • Erakundeei eta toki-agintariei informazioa, administrazio izapideak edo tramiteak
 

Aerosorgailua

molinos

Aerosorgailua instalazio elektriko eolikoaren oinarrizko elementua da. Bere fabrikaziorako mekanismo konplexuak eta teknologia aeronautiko, fisiko eta elektronikoa erabiltzen dira. Dena dela, haizeak kokaleku bakoitzean era ezberdinean eragiten du, eta beraz, kokapen bakoitzaren ezaugarri berezietara egokitzen diren aerosorgailuak garatu behar dira. Aerosorgailuok era isolatuan edo sorturiko energia sare elektriko orokorrera bideratuz ibil daitezke.

  • Errotorea
    Haizearen energia energia mekaniko bihurtzen du. Bertikalki edo horizontalki kokatu daiteke. Gaur egun ardatz horizontaleko aerosorgailuak erabiltzen dira, besoek edo palek jasan behar dituzten karga mekanikoak gutxitzen direlako eta eraginkorragoak direlako.
  • Dorrea
    Kaxari eta errotoreari eusten dien elementua. Altzairuz fabrikatutako elementu tubularrak dira eta bere pisua %50a gutxitzea lortu da diseinu berriei esker. Bere garaiera gero eta handiagoa da, diametro handiagoko errotoreei eutsi ahal izateko eta horrela energia gehiago sortzeko.
  • Besoak edo palak
    Haizearen energia zinetikoa jaso eta energia mekaniko bihurtzeaz arduratzen dira.
    Beira-zuntzean eta poliesterrean fabrikatuak, gaur egun aerosorgailu bakoitzeko hiru beso erabiltzen dira, turbinari egonkortasun handiagoa ematen baitiote. Hauen diseinuan erresistentzia aerodinamikoa eta euste-galera kontutan hartzen dira, luzera handiko besoen ertzetan gertatzen den abiadura handiak materialen erresistentzia limitean jartzen du eta. Egun erabiltzen den teknikak pisua murriztu, erresistentzia handitu eta sortzen den hotsa gutxitzea du helburu.
  • Kaxa edo barkilla
    Aerosorgailuaren elementu mekaniko nagusiak bere barruan kokatzen dira.
 

Tamainaren aukeraket

molinos

Tamainaren aukeraketarako irizpide tekniko eta ekonomikoak erabiltzen dira, eta gero eta ekipo handiagoak eraikitzen dira, errentagarritasun eta prezioaren arteko erlazio egokia eskaintzen duten ekipoak, hain zuzen ere. Gaur egun, 700/850-1500 kW-ekoak dira, baina jadanik multimegavatt-eko turbinak garatzen ari dira.

 

Kaxa edo barkilla

Aerosorgailuaren oinarrizko elementu mekanikoak ditu bere barruan.
molinos

  • Biderkagailua
    Errotorea sorgailu elektrikora konektatzen duen transmisio mekanikoko engranajea da. Honen zeregina zera da, errotoreak bira egiteko duen abiadura txikia handitzea, sorgailu elektrikoak behar duen abiadurara, hain justu ere.
  • Sorgailua
    Errotoretik datorren energia mekanikoa erabiliz energia elektrikoa sortzen du tresna honek. Sortzen duen energia hau era isolatuan erabili daiteke edo sare elektriko orokorrera banatu.
  • Anemometroa eta haize-orratza
    Barkillaren goiko aldean haize-orratza kokatzen da, haizearen arabera barkilla orientatzen duena. Anemometroak, aldiz, haizearen abiadura neurtzen du, aerosorgailuaren funtzionamendurako sistema guztiak hartara egokituz.