Hemen zaude: EnergiaInfografiakEnergia elektrikoaEnergia elektrikoa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Energia elektrikoa

Non sortzen da energia elektrikoa?

electricidad

Ur-jauzia aprobetxatzen duten zentral hidroelektrikoetan, gas natural bidezko ziklo konbinatuko zentral modernoetan, zentral termiko konbentzionaletan, haizeaz baliatzen diren parke eolikoetan eta abar.

Erabiltzen den iturria edo erregaia edozein dela ere, elektrizitatea sortzeko modua antzekoa da kasu guztietan. Izan ere, kasuan kasuko erregaiak edo bitartekoak erabiliz, sorgailu elektriko batera konektatutako ardatz bat birarazten dute eta energia elektrikoa ekoizten du sorgailu horrek.

 
electricidad

Sorgailua

Funtzionamendua bizikleten dinamo sinpleen antzekoa da. Hau da, pedalei eragitearen indarrak gurpila birarazten du eta honek dinamoaren ardatza higiarazten du; hala, azken honen barne-mekanismoei eragin ondoren, elektrizitatea sortzen da.

 

Dinamoa

electricidad

Barruan imanak dituen osagai zilindriko batez osatuta dago dinamoaren barruko aldea eta ardatz baten bidez konektatzen da dinamoaren gurpil txikira. Hala, azken honek biratzen duenean zilindroak ere biratzen du. Eroalea den bobina batez inguratuta dago zilindroa, espiral itxurako alanbre metalikoaren baitan.

Azalpen zientifikoa hauxe da: metal guztiak atomoz osatuta daude eta azken hauek elektroiak dauzkate. Imanak dituen zilindroak biratzen duenean, iman horiek eremu magnetikoa sortzen dute eta alanbrezko bobinan dauden elektroiei eragiten diete, mugiaraziz. Era horretan korronte elektrikoa sortzen da. Kasu honi “indukzio elektrikoa” deitzen zaio.

  1. Gurpila (turbina)
  2. Imanak dauzkan zilindro estankoa
  3. Alanbrezko bobina
  4. Ardatza
 

Ondorioa

electricidad

Era honetan elektrizitatea lortzen da, eta zentral elektriko handietan prozesua berdintsua da, baina eskala handian eta sorgailuaren ardatzaren biraketa uraren, haizearen edo lurrunaren indarraren bidez egiten da.