Hemen zaude: EnergiaInfografiakBaterako sorkuntzaBeterako sorkuntza
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Baterako sorkuntza

Sistema konbentzionalen bidez, erabiltzaileek eta industriak konpainia elektrikoari erosten diote elektrizitatea, eta erregaiak, aldiz, konpainia banatzaileei. Hornitzeko modu hau erosoa da, baina kostu handikoa eta ez oso eraginkorra, aprobetxatzen ez den energia-galera handiak gertatzen baitira.

SISTEMA KONBENTZIONALA

Baterako sorkuntza (Kompainia elektrikoaren elektrizitatea/Beroa industrian)

Baterako sorkuntza energia-alternatiba egokia da, merkeagoa eta ekologikoa baita. Elektrizitate-eskaria ase ahal izateaz gain, garraioan izaten den energia-galerarik gabe, hondar-gasak aprobetxatzen dira beroa produzitzeko. Hala, erregaia aurrezten da eta emisio poluitzaileak murrizten dira.

 

Baterako sorkuntza sistema

BATERAKO SORKUNTZA SISTEMA

Baterako sorkuntza sistema (Elektrizitatea eta beroa industrian)

Baterako sorkuntza, erabiltzailearen beraren aldetik, bi energia erabilgarri mota aldi berean produzitzean datza: elektrizitatea eta beroa, eskuarki. Era honetan, erabiltzaileak dituen energia-premia guztiak betetzea lortzen da, eta, beraz, energia produzitzeko behar den erregai-kantitatea gutxitzen da.

Baterako sorkuntzan lau teknologia erabiltzen dira, nagusiki. Sektore kontsumitzaileek duten energia-premien arabera (beroa/elektrizitatea) aukeratzen dute teknologia, sistema bakoitzak errendimendu ezberdinak eskaintzen baititu energia biotarako.

Abantailak

  • Garraioaren ondorioz gertatzen diren galerak murrizten dira, kontsumitzen den gune berean sortzen baita elektrizitatea.
  • Hondar-beroak aprobetxatzen direnez gero, erregaiaren errendimendu handiagoa lortzen da.
  • Erregai gutxiago erabiltzeak atmosferarako emisio poluitzaileen murrizketa dakar (CO2, SO2,NOX). - Energia-kostuen gutxitzeak enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan laguntzen du.

1. Gas-turbina bidezko baterako sorkuntza

Gas-turbina bidezko baterako sorkuntza Erabili ohi duten sektoreak:
  • Industria-sektorea: automobilgintza, zeramikagintza eta azulejo kimikoa.
  • Zerbitzu-sektorea: ospitaleak, hotelak eta kiroldegiak. Leku hauetan ur beroa sortzeko eta igerilekuak berotzeko erabiltzen da.

    Errendimendu elektriko handiak eta aprobetxamendu termiko egokia ematen ditu. Gainera, gutxien poluitzen duen teknologietako bat da; izan ere, NOX zein CO2-ren emisioak erdira murriztearekin batera, SO2-ren emisioak erabat deuseztatzen dira.

Berreskuratze-galdara

Hondar-gasak lurruna edo ur beroa sortzeko erabiltzen dira. Horretarako, gas hauek ura daukan turbina batera bideratzen dira eta ur hori berotzen dute. Hartara, bero-premia osoa edo aldez ase edo bete ahal da.

Alternadorea

Turbinaren energia mekanikoak sorgailu elektrikoari birarazten dio elektrizitatea produzitzeko.

Errekuntza-kamera

Leku honetan gas naturalaren eta aire konprimituaren arteko errekuntza egiten da. Errekuntzaren ondorioz sortzen diren gasak gas-turbina batera bideratzen dira energia mekanikoa sortzeko.

Aire komprimitua

Gas-turbina dagoen ardatz berera konektatutako konpresore batek sortzen du aire konprimitua.

Hondar-energia

Tenperatura handiko gasak (500º C / 600º C)

2. Lurrun-turbina bidezko baterako sorkuntza

Lurrun-turbina bidezko baterako sorkuntza

Erabili ohi duten sektoreak: Energia termiko eta elektriko asko kontsumitzen duten industria-sektoreetan oso erabilia da, ore eta paperaren industrietan eta sektore kimikoan, adibidez.

Sistema hau baterako sorkuntzan erabilitako lehenengoa izan zen. Eskuarki, hondar-erregaiekin erabiltzen da, esate baterako, biomasa edo errausteko erregaiekin. Energia elektriko gutxiago sortzen du, baina instalazioaren errendimendu globala handiagoa da.

Hondar-gasak

Gas hauek duten tenperatura handiak ahalbidetzen du ura berotzeko erabiltzea.

Galdara

Prozesu osorako behar den beroa sortzen du, errekuntzan produzitzen den beroari esker.

Lurrun-turbina

Presio handiko lurruna alternadore elektriko batera konektatutako lurrun-turbinara bideratzen da, eta bertan elektrizitatea produzitzen da

Presio gutxiko lurruna

Presio gutxiko lurrun hau produkzio-prozesuan erabiltzen da.

3. Aldizkako motor bidezko baterako sorkuntza

Aldizkako motor bidezko baterako sorkuntza

Erabili ohi duten sektoreak:

  • Lehen sektorea: berotegiak
  • Industria-sektorea: egurgintza eta kortxogintza, ehungintza
  • Zerbitzu-sektorea: ospitaleak eta kiroldegiak

Errendimendu elektriko handiak ematen ditu, aprobetxamendu termikoa txikiagoa bada ere. Zenbaitetan, absortzio bidezko hotza produzitzeko erabiltzen da baterako sorkuntza sistema hau.

Berreskuratze-galdara

Errekuntzaren ondorioz sortzen diren hondar-gasak berreskuratze galdara batera bideratzen dira; bertan presio gutxiko lurruna edo ura produzitzen da.

Aldizkako motorra

Motor honek errekuntza egiten du eta alternadoreari lotutako higidura edo mugimendu birakariaren bidez elektrizitatea produzitzen du.

Beste hondar-bero batzuk

Motorraren hozte-sisteman sortzen den beroa ere ur beroa produzitzeko erabiltzen da.

4. Ziklo konbinatu bidezko baterako sorkuntza

Ziklo konbinatu bidezko baterako sorkuntza

Erabili ohi duten sektoreak:
Industria-sektorea: elektrizitate-sektorea

Zenbaitetan, “baterako sorkuntza identitatea” zalantzan jarri bada ere, bi energia mota ezberdin ez sortzeagatik, bat bera baizik, energia elektrikoa produzitzeko duen errendimendu bikaina dela medio, energia “aberats” hau sortzeko konpainia elektrikoek darabilten teknologia garrantzitsuenetarikoa da.

* Ikus ziklo konbinatuaren grafikoa.