Hemen zaude: EnergiaInfografiakBiomasaBiomasa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Biomasa

Sarrera

La Biomasa

Historikoki, suaren aurkikuntzaren ondoren, gizakiak erabilitako lehen energia-iturria biomasa izan zela esan daiteke.

Historian zehar izandako erabilerak ugari izan dira, esate baterako, egur-ikatza egiteko txondorretan. Egur-ikatza erregai moduan erabili zen hainbat mendez etxean eta burdinoletan.

Energia berriztagarrien sustapenak ekarri du biomasa berriz ere energia-iturri gisa aintzat hartzea, gaur egungo gizartean.

 

Zer da biomasa?

Biomasa era guztietako materia organikotik, landareena zein animaliena, sortzen da.

La biomasa
  • Fotosintesia

    Baso eta nekazaritzako hondakinak. Energia lortzeko laboreak
  • Animalien hondakinak
  • Baso- eta nekazaritza-industrien hondakinak
  • Hiri-hondakin solidoak eta hondakin-urak

BIOMASA

1. Naturala: Landarea (basoak, sastraka, energia-laboreak)

2. Hondakina: Landarea (lastoa, zerrautsa) Animalia (simaurra, hiltegietako hondakinak)

3. Fosila: Ikatza, petrolioa, gas naturala

Prozesu termokimikoak

Biomasa erretzea dela esan genezake. Biomasa oxigenoarekin erreakzionaraztean datza eta horrela energia lortzea.

  • Combustión

    Errekuntza

  • Gasificación

    Gasifikazioa

  • Pirólisis

    Pirolisia

Prozesu biokimikoak

Prozesu biologikoak dira, eta aurreko prozesuen aldean, hauetan energiaren eraldaketa ez da errekuntza bidez sortzen. Izan ere, prozesuotan materia mikroorganismoen eta bakterioen eraginez usteltzen edo hartzitzen da.

Digestio anaerobiko

digestión anaerobia

Energetikoki aprobetxa daitekeen BIOGASA da emaitza.

Oxigenorik behar ez duten bakterio anaerobikoen eraginez usteltzen edo hartzitzen da biomasa. Honen ondorioz, energetikoki aprobetxatzen den BIOGASA lortzen da, honek duen metano-eduki handiari esker.

Zabortegietan biogasa sortzen da berez edo modu naturalean, bakterioek deskonposatzen duten hiri-hondakin solidoetatik (HHS) abiatuta.

Digestio anaerobiko prozesu hau modu kontrolatu batean ere egin daiteke digestoreak izeneko ontzietan. Horretarako, materia organiko-eduki handia duten hondakinak erabiltzen dira, esaterako, animalien granjetako simaurra.

Hartzidura alkoholikoa

Fermentación alcoholica

Era honetan BIOETANOLA lortzen da, erregai likido moduan aprobetxa daitekeena

Mikroorganismoen (legamia eta onddoak, adibidez) eraginez, eta hauek azukre hartzigarriak dituzten produktuekin (erremolatxa, garagarra eta azukre-kanabera) erreakzionatzean sortzen da hartzidura alkoholikoa. Era honetan BIOTENOLA lortzen da, erregai likido gisa (bioerregaia) aprobetxagarria dena, eta petroliotik eratorriak ordeztu ahal dituena garraio-ibilgailuetan

 

Prozesu kimikoak

Hainbat prozesu ezberdin daude, baina interesgarriena biodiesela lortzeko prozesua da. Biodiesela diesel motorretan erabil daiteke gasolioaren ordez.

Landare-olioen eta metanolaren arteko erreakzio kimikoaren ondorioz sortzen da. Aldi berean, glizerina ere sortzen da, kosmetikaren industriarako baliotsua dena.

Procesos químicos