Hemen zaude: EnergiaInfografiakHidrokarburo hobiakHidrokarburo hobiak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Hidrokarburo hobiak

Extracción de hidrocarburos

Hidrokarburoak (petrolioa eta gas naturala) duela milioi urte eratu ziren eta lur-zorupeko sakonera handiko hobietan daude kokatuta. Hidrogenoz eta karbonoz osatuta izateagatik hidrokarburoak izena duten konposatu organiko hauek dira energia-iturri ez berriztagarrien artean gehien erabiltzen direnak gaur egun. Hauen erabilera Kristo aurreko IV. mendean, Txinan, dokumentatuta egon arren, merkataritza-ustiapena, egun ezagutzen dugun moduan, XIX. mendean hasi zen.

 

Jatorria

Sedimentazioa

Hidrokarburoen eraketa milioi urtetan zehar gertatu zen, itsas ohe eta aintziren hondoan pilatuz joan ziren detritu organikoen (landare eta animalia) kantitate handien deskonposaketaren ondorioz. Metatutako materia organiko hau sedimentu-geruzen bidez estaltzen joan ziren, sakonera handiko lekuetan geratu arte.

Hidrokarburo hobiak

Migrazioa

MigrazioaMetatutako materia organikoak, tenperatura eta sakontasun handiko lekuetan kokatua eta bakterioen eraginez, hidrokarburoak sortzeko gai den arroka mota bat eratu zuen, “arroka ama” izenekoa, hain zuzen ere.

Arroka amak sortutako hidrokarburoek migratu egin zuten, eta arroka porotsuak, kareharriak, adibidez, inpregnatu zituzten, urak belakia inpregnatzen duen modu bertsuan. Hala, formazio hauek arroka iragaztezinen geruzez zigilatuta egonez gero, tranpa geologikoa osatzen dute, petrolio edo gas naturalaren ihesa galarazten duena, eta hidrokarburo-hobiak eratzen dira.

  • Hidrokarburoen metatzea

    Hobi berean gasa, petrolioa edo ura batera aurkitu ahal da; edo baita hauen konbinazioa dena ere.
  • Arroka zigilua

    Buztinak, esate baterako. Iragaztezinak direnez gero, hidrokarburoen ihesa galarazten dute.
  • Arroka ama

    Arroka ama

    Materia organikoa duen arroka eta hidrokarburoak eratzeko ahalmena duena.
  • Arroka biltegia

    Hidrokarburoak eduki ditzakeen arroka porotsua da. Hidrokarburo hauek ez dira biltegiratzen lur-zorupean, aintzirak edo poltsak eratuz, zenbait arroka porotsuetan baizik.

Tranpak

Bi hidrokarburo-tranpa mota nagusi bereizten dira:

Egitura-tranpak

Tranpa hauetan hidrokarburoen metatzea geruzen geometriaren (tolesturak edota failak) ondorioz gertatzen da. Maiz, aipatutako mota bion konbinaketa izaten dira tranpak.
  • Toles antiklinalak sortutako tranpa

    Toles antiklinalak sortutako tranpa
    Presioek formazio antiklinal baterantz bultzatzen dituzte hidrokarburoak, eta bertan harrapatuta geratzen dira.
  • Failak sortutako tranpa

    Failak sortutako tranpa
    Arrokaren failaduraren ondorioz eratutako egitura altu batean metatzen dira hidrokarburoak.
  • Tranpa estratigrafikoa

    Tranpa estratigrafikoa

    Arrokaren porositatean izandako aldaketen ondorioz eratzen dira tranpa hauek.

    Eskuarki, arrokaren porositatean izandako aldaketa bertikal eta albokoen ondorioz eratzen dira. Hau da arroka porotsu baten jarraitasuna edo kontinuitatea desagertzen denean.

 

Tranpa estratigrafikoa

Tranpa estratigrafikoaArrokaren porositatean izandako aldaketen ondorioz eratzen dira tranpa hauek.

Eskuarki, arrokaren porositatean izandako aldaketa bertikal eta albokoen ondorioz eratzen dira. Hau da arroka porotsu baten jarraitasuna edo kontinuitatea desagertzen denean.

 

Miaketa

Hidrokarburoen bilaketan bi eratako oinarrizko miaketa erabiltzen dira: lur-azalekoa eta zorupekoa: Lur-azaleko miaketa

Lur-azaleko miaketa:

  • Metodo Geologikoa

    Geologoek, arroka motak aztertzeko eta ezagutza hori zorupeko geologiari aplikatzeko, besteak beste, honako lanak egiten dituzte: airetiko argazkiak, mapak eta zehar-ebaki geologikoak.
 

Zorupeko miaketa:

  • Metodo SismikoaMetodo Sismikoa

    Lur-azaletik soinu-uhinen ezaugarrien (maiztasuna, anplitudea eta itxura) emisioa, hartzea eta erregistroan datza. Honi esker, zorupeko arroken sakoneraz, ezaugarri fisikoez eta egituraz informazioa lortzen da.
  •  
  • Metodo GrabimetrikoaMetodo Grabimetrikoa

    Arroken dentsitateagatik dagoen grabitatearen aldea aztertzen du.
  •  
  • ZundaketaZundaketa

    Zorupeko materialetik laginak hartzea ahalbidetzen duen zulaketa bertikala da. Lur-azalean egiten den zulaketa honi esker, zulatzen diren arroken ezaugarri fisikoak erregistratzeaz gain, hidrokarburorik baden ala ez zuzenean egiaztatu ahal da.
 

Zulaketa

Mota

Zulaketa Hidrokarburo-hobiak itsasoan (off-shore) nahiz lehorrean egon daitezke. Kasu biotan erabiltzen den zulaketa-sistema bera da, itsasoan egiten diren ustiapenetan kostuak askoz garestiagoak diren arren. Zulaketaren sakontasuna 900 eta 5.000 metro bitartekoa izaten da.

Behin hobira heldutakoan, jasaten duten barne-presioaren ondorioz azaleratzen dira hidrokarburoak. Presio hau jaisten denean, ponpaketa-sistemak erabiltzen dira berreskuratzea areagotzeko.

Off-shore izeneko instalazioetan dorrea itsasontzien edo plataformen (finkoak edo ur gainekoak) gainean kokatzen da. Hondoa oso sakona ez bada, bertan ainguratzen da plataforma.

Ekipoa

EkipoaErrotazio-sistemak geruzak zulatzen ditu arroka biltegira heldu arte, hidrokarburoak dauzkan arroka, hain zuzen ere.

  • Injekzio-burua:

    Hodi malgu honetatik zulaketa-basa injektatzen eta ibiltzen da.
  • Pompak:

    Basa ibilarazten duten ponpaketa-gailuak.
  • Bibragailuak:

    Zulaketan erauzitako arroka-zatietatik basa bereizten duten tresnak dira.
  • Basa-baltsa:

    Putzuan sartzen den basa prestatzeko gunea.
  • Segurtasun-balbula:

    Gas-erupzioak galarazten duen mekanismoa da.
  • Zulatze-basak:

    Arroka zulatu ahala, lokatzaren antzeko fluido bat sartzen da. Fluido honek zulaketaren hondakinak baztertzeaz gain, zulaketa-burua lubrifikatzen du eta putzuko paretei eusten die.
  • Zulaketa-tresnak:

    Zulatzeko hodiari lotuta dagoen buru birakari batean datza. Basen bidez lubrifikatzen dira tresna hauek.
  • BarrenaBarrena:

    Zulatzeko hodiaren beheko aldean kiribilduta dagoen elementu birakari ebakitzailea. Erresistentzia handi-handiko materialez fabrikatzen da, eskuarki, aleazioez, altzairuz, adibidez.
 

Erauzketa

Behin arroka biltegira helduz gero, zulatzeko dorrea ordezkatzen da eta erauzketa-jarioa erregulatzen duten hainbat hodi eta balbula ipintzen dira.

Hidrokarburoak erauzi ondoren, hauek egokitze-unitateetara eramaten dira. Bertan, azken kontsumorako behar diren tratamenduak ematen zaizkie.

  • » Zulatzeko dorreaZulatzeko dorrea

  • » Petrolio erauzketaPetrolio erauzketa

  • » Oliobide-itsasontzia
  • » PetrolioaPetrolioa

 
  • » Zulatzeko dorreaZulatzeko dorrea

  • » Gas erauzketaGas erauzketa

  • » TGasbide-itsasontzia
  • » Gas naturalaGas naturala

 

Erreserbak munduan

Erreserbak munduan

Petrolio erreserbak munduan (Milaka milioi upel)

  • Venezuela: 47,6
  • Mexiko: 26,9
  • AEB: 22
  • Aljeria: 12,7
  • Irak: 115
  • Norvegia: 10,1
  • Kwait: 98
  • Errusia: 54,3
  • Txina: 46,6
  • Iran: 96,4
  • Arabiar Erierri Batuak: 62,8
  • Saudi Arabia: 265,3
  • Libia: 30
  • Nigeria: 24,1