Hemen zaude: EnergiaInfografiakEnergia-etiketaEnergia-etiketa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Energia-etiketa

Hasiera

tienda de electrodomésticos

Energia-etiketak informazioa ematen digu tresnek edo gailuek kontsumitzen duten energia-kantitateaz. Horretarako, etiketan zenbait letra eta kolore erabiltzen dira: A (aurrezkia) letra tresna eraginkorrenei dagokie eta G (gastua), ordea, energia gehien kontsumitzen dutenei dagokie.

Etxetresna elektriko, etxebizitza eta ibilgailuetan dagoeneko erabiltzen ari dira etiketak. Beraz, horiek erosterakoan etiketatzeari erreparatzea komeni da.

 

Etxetresna elektrikoen etiketatzea

electrodomésticos

Hozkailuek, izozkailuek, lehorgailuek, garbigailuek eta ontzi-garbigailuek Europako araudia bete beharra dute energia-etiketatzeari dagokionez, eta, ondorioz, tresnon energia-kontsumoaz informazioa eraman behar dute etiketan.

A etiketa daukaten etxetresna elektrikoak erostea komeni da, energia gutxiago kontsumitzen baitute lan bera egiteko. Gainera, tresna horien aukera eta kalitatea handiagoa izan ohi dira eta denbora gehiago irauten duten elementuak daramatzate

 
parte superior de la etiqueta
etiqueta: eficiencia energética
parte inferior de la etiqueta

Etiketa bi atal nagusi hauetaz osatuta dago:

  • Atal finkoa, energia-eraginkortasunaren mailaz eta energia-kontsumoaz informazioa ematen duena.
  • Atal aldakorra, etxetresna elektriko bakoitzaren inguruko informazioa ematen duena.

Goiko aldean etxetresna elektrikoaren fabrikatzaileaz eta modeloaz informazioa dago.
 


Energia-kontsumoaren arabera, eraginkortasuna neurtzeko dauden 7 mailaren batean sailkatzen da tresna bakoitza: A (aurrezki handiena) mailatik G (gastua) mailara.

Eskuinaldeko zutabeak etxetresna elektrikoaren energia-klaseaz ematen du informazioa.

Eraginkorrena den A klaseari A+ eta A++ gehitu zaizkio, are eraginkorragoak direnak.



Beheko aldean interes handiko kontzeptuez informazioa dago, informazio ezberdina dena etxetresna elektriko bakoitzaren arabera.

  • Garbigailuek eta ontzi-garbigailuek garbiketan duten eraginkortasunaz eta ur-kontsumoaz informazioa; baita hozkailuen eta izozkailuen bolumena eta abarrez ere.
  • Elektrizitatearen kontsumoa kWh/urteko.
  • Zarata-maila.

 

Etxebizitzen energia-ziurtapena

certificado de eficiencia energética

1993. urteaz geroztik ari da EEE/EVE ziurtatzen eraikinen energia-kalitatea, CADEM sozietatearen bidez.

Eraikinek A, B edo C kalifikazioa lortu ahal dute.

Ziurtapen horrek etxebizitzaren kalitatea, erosotasuna eta energiaren aurreztea bermatzen ditu.

Ebaluatzen diren alderdi garrantzitsuenak hauexek dira:

  • Diseinua eta eraikuntza-materialak.
  • Orientazioa eta eguzki-energia ahalik eta gehien aprobetxatzea.
  • Material isolatzaileak eta itxiturak.
  • raren kontsumoa gutxitzeko sistemak.
  • Berokuntza-sistema eraginkorrak.

Ibilgailuen energia-etiketatzea

vehículos

Ibilgailuen energia-etiketatzea CO2-ren emisioei lotuta dago, eta, beraz, ibilgailuen erregai-kontsumoari ere bai.

Bioerregaien erabilerak are gehiago murrizten ditu ibilgailu pribatuen CO2-ren emisioak.