Hemen zaude: EnergiaInfografiakGasolina zerbitzuguneaGasolina zerbitzugunea
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Gasolina zerbitzugunea

Salgaien zein pertsonen garraiorako, nagusiki, petroliotik eratorritako bi erregai mota erabiltzen dira: gasolina eta gasolioa. Erregai hauek findegietan tratatu ondoren, gasolina-zerbitzuguneetan jartzen dira salgai kontsumitu ahal izateko. Azken urteotan, gasolina-zerbitzuguneek aldaketa handiak izan dituzte; izan ere, erregaiak soil-soilik saltzetik kafetegiak, dendak eta jatetxeak dituzten aisia-gune bihurtu dira.

estación de servicio

Gasolina zerbitzugunea

gasolinera

Gasolina-zerbitzuguneak erregaiak banatzeko gune nagusiak dira. Hauen funtzionamendu egokiaren menpe dago garraio-sistema osoa. Hori dela medio, segurtasun- eta kontrol-sistema ugari izateaz gain, ingurumenaren alorreko arau zorrotzak bete behar dituzte.

Debekuak:

Segurtasun arrazoiak direla eta, inguruan erretzea eta motorra zein argiak piztuta edukita aparkatzea debekatuta dago. Bertan tresna elektromagnetikoak, telefono mugikorra, adibidez, erabiltzea ez da komenigarria.

Zerbitzugunea:

Erregaia banatzeko instalazioez gain, eskuarki, gasolina-zerbitzugunetan bestelako instalazioak ere egoten dira, esate baterako, dendak, kafetegiak eta abar dauzkaten aisia- eta atseden-lekuak.

Tangak:

Edukiera handia (10.000 eta 40.000 litro bitarteko) duten lurpeko tanga hauetan gasolina eta gasolioa biltegiratzen dira. Metalez egiten diren tanga hauek isolatzailez estaltzen dira barrutik eta hormigoiz kanpotik. Ihes-detektagailuak eta gasolinek igortzen dituzten gasak erauzteko sistemak dituzte.

Gasolina-hornigailuak

Lurpeko tangei lotuta daude erregaia banatzeko. Gasolina-hornigailu hauetan segurtasun-balbulak eta blokeatzeko sistema informatikoak daude zerbitzua eteteko edo blokeatzeko arazoak sortzen badira.

Mangera

Tutu malgua edo mangeraren bidez sartzen da erregaia automobileko erregai-ontzira. Erregai sukoi hauek modu seguru eta egokian maneiatzeko sistema konplexuak ditu.

manguera
  • Erregai-ontziak gainezka egiten duenean sortzen den presioaren gehikuntza tutuaren beheko aldean dagoen hoditxo baten bidez detektatzen da.
  • Balbula bi: batak erregaiaren injekzioa kontrolatzen du, eta besteak hornidura eteten du erregai-ontzia betetzen denean.
  • Sistemak zenbait iragazki ditu: tutu malguan eta erregai-hornigailuan hainbat iragazki daude; baita tangako irteeran ere, eskuarki.
  • Larrialdiren bat gertatuz gero, esaterako, ibilgailua abian jartzen bada tutu malguarekin eta hau apurtzen bada, segurtasun-balbula batek erregaiaren irteera eteten du.