Hemen zaude: EnergiaInfografiakIbilgailu elektrikoaIbilgailu elektrikoa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Ibilgailu elektrikoa

Energia-eraginkortasuna hobetzen du garraioan

Ibilgailu elektrikoa
Garraioaren mailakako elektrifikazioa errealitatea da jadanik. Automobilgintzak eraginkortasun handiko teknologia helduaren alde egin du. Horren ondorioz, energia kontsumoa, eta bereziki, petrolioaren eratorriak murrizteaz gain, gure herrietan zarata gutxiago edukitzea eta bizitzeko erosoagoak izatea lortuko da.

Helburua: 2020. urtean, Euskadin salduko diren ibilgailuen %10 elektrikoak izatea.

Ibilgailu elektrikoa

Ibilgailu elektrikoa
Ibilgailu elektriko purua automobil konbentzional baten antzekoa da, motorra izan ezik, energia elektrikoz elikatzen baita.

Ibilgailu elektrikoa

Ibilgailu elektrikoa
Badira ibilgailu hibridoak, gasolinazko motor konbentzionala eta elektrikoa batera dituztenak.

Ibilgailu elektrikoa

Ibilgailu elektrikoa
Motor elektriko purua errekuntza bidezko motor konbentzionala baino eraginkorragoa da, energia-galera gutxiago ditu eta ez du emisiorik sortzen, ezta hots kutsadurarik eragiten ere.

Ibilgailu elektrikoa

Ibilgailu elektrikoa
• Eraginkortasun handikoa.
• Galera mekaniko gutxiago.
• Mantentze kostu txikiagoa.
• Balaztatze energia berreskuratzeko aukera.

Ibilgailu elektrikoa

Ibilgailu elektrikoa
Lehen ibilgailu elektrikoak XIX. mendearen erdialdean fabrikatu ziren, lau denborako errekuntza bidezko motorrak baino lehenago.

Ibilgailu elektrikoa

Ibilgailu elektrikoa
ZUZENGUNEAK eta MALDAN GORA: Bateriek elikatzen dute motorra

Ibilgailu elektrikoa

Ibilgailu elektrikoa
MALDAN BEHERA: Balazta erregeneratzaileak energia zinetikoa aprobetxatzen du, elektrizitate bihurtzen du eta bateriak berriz kargatzen ditu.

Bateriak, ibilgailu elektrikoaren funtsa

Ibilgailu elektrikoa
Litio-ioizko teknologia, ez dute “memoria efektua”. Berriz kargatu ahal dira, bateria erabat deskargatuta egon gabe ere.
200 kilometrorainoko irispidea edo autonomia – Egunero, gidarien %80k baino gehiagok egiten duten ibilbidea egiteko nahikoa.
10 urte igaro baino lehen, irispide hori nabarmen luzatzea eta prezioa %50 merkatzea espero da.

Karga

Ibilgailu elektrikoa
Ibilgailu elektrikoak bizi ohitura berriak dakartza; adibidez, gauean karga egitea eta egunean zehar erabiltzea kargatutako energia hori.
Sektore elektrikoa. Gauean karga egiteak energia soberakinen eta energia-iturri berriztagarrien aprobetxamendua hobetzen du.
Ibilgailu elektrikoak energia baliabide berriztagarri horiek hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen du.
Elektrizitate kontsumoaren punta orduen ondoren, gauean behera egiten du kontsumoak. Behera egiten duen ordu horietan energia elektrikoaren eskaria ekoizpena baino txikiagoa da. Horren ondorioz, energia soberakinak izaten dira.

Karga

Ibilgailu elektrikoa
Energia berriztagarriek, eolikoak, kasu, gehiago ekoizten dute gauean, eta ordu horietan energia eskari txikia egoten denez gero, zenbaitetan, ekoizpena gelditu behar izaten dute.

Karga motak

Ibilgailu elektrikoa
Karga kudeatzaileek instalatuko dituzten kargatzeko zutoinei esker, etxebizitza partikularretan, garajetan eta parking publikoetan berriz kargatu ahal izango dira bateriak segurtasun osoz

Karga motak

Ibilgailu elektrikoa
Ezagutze-txartel baten bidez, erabiltzaileak bere karga-kontura sartzeko aukera du, beste inork sartzeko aukerarik gabe.

Karga motak

Ibilgailu elektrikoa
• Karga geldia= 8 ordu. Garaje pribatu, etxebizitza eta parking publikoetarako. Gehienbat gaueko orduetan.
• Karga erdi-arina= Ordu 1. Karga azkarrago egitea ahalbidetzen du.
• Karga arina= 6 minutu. Oraingoz, ezin da erabili. Etorkizunean, bateriek izango duten irispide handigoarekin batera, ibilgailu elektrikoaz distantzia handiak egiteko aukera emango du.

Ibilgailu elektrikoa

Ibilgailu elektrikoa
Garraio elektriko eredu berriak murriztu egingo du jatorri fosila duten erregaien kontsumoa eta energia-eraginkortasuna hobetuko du garraioan. Gainera, sare elektrikoen hobekuntzaz baliatuta, energia baliabide berriztagarrien aprobetxamendu hobea egitea ekarriko du.