Hemen zaude: JardunaldiakPrestakuntza. Energia trantsizioa Alemanian eta Euskadin: bi eredu europar
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Prestakuntza. Energia trantsizioa Alemanian eta Euskadin: bi eredu europar

jornada

Data: 2018/03/13
Tokia: BILBO / DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

Energiak, edozein gizarteren garapenerako funtsezko faktorea dena, eraginkortasun baliabide transbertsalak indartu eta erabilitako energia iturriak zabalduko dituen politika plangintzak behar ditu. Euskadik aurrerantzako norabidea hartu du, eredu iraunkorrago bateranzko trantsizioan, energia berriztagarrien gero eta ekarpen handiagoa oinarri izanik eta petrolioaren eratorrien erabilera minimizatuz, beste energia garbiago batzuekin ordezten baita, adibidez, gas naturalarekin. Garapen teknologikoa zein berrikuntza, aldaketa hauen guztien ardatz izango dira.

Hartzaileak:

Jardunaldia trantsizio eredu ezberdinei buruzko informazioa nahi duten ikasle zein profesionalei zuzenduta dago. Izan ere, ereduok helburu bera dute, energia garbiagoen erabileraz eta eraginkortasun handiko teknologien bidez sistema iraukorragoetara jotzea, alegia.

Deskribapena:

Jardunaldia bi aldiz egingo da, martxoaren 12an Bilbon eta martxoaren 13an Donostian. Online bidezko izen-emateak bata ala bestea aukeratzeko beta ematen du.

Egitaraua:

BILBO: 2018ko martxoaren 12an.

Tokia: Bizkaia Aretoa (UPV/EHU). Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo. Ikus mapa

DONOSTIA: 2018ko martxoaren 13an

Tokia: Carlos Santamaría zentrua (UPV/EHU). Elhuyar Plaza 2, Donostia. Ikus mapa



16:00 Izen-ematea
16:05 Alemaniako Energia Trantsizioa, berrikuntza teknologikoa eta iraunkortasuna.
 
- Markus kemper, Alemaniako Merkataritza Ganberako zuzendariordea.
 
16:30 Euskadiko Energia Trantsizioa, euskal energia-sistemaren epe luzeko ikuspegia
  - Enrique Monasterio, Garapen eta Berrikuntzako zuzendaria. Energiaren Euskal Erakundea.
 
16:55 Solasaldia
17:00 h.
Jardunaldiaren amaiera