Hemen zaude: JardunaldiakA2PBEER jardunaldia erakin publikoak energetikoki birgaitzeko teknologia egokigarri eta irisgarrien
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

A2PBEER jardunaldia erakin publikoak energetikoki birgaitzeko teknologia egokigarri eta irisgarrien bidez

Data: 2017/09/28
Tokia: UPV/EHU Bizkaiko Campusa. Batzar Aretoa, liburutegiaren eraikina, lehenengo solairua. Sarriena auzoa, LEIOA
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

Eraikin publikoen birgaitze energetikoa EBren eta Euskadiko Energia Estrategiaren lehentasunezko helburua da, testuinguru horretan aurrezpen eta energia-eraginkortasun handiagoa lortzeko helburuarekin lotzen dena, sektore publikoak testuinguru horretan zeregin aitzindaria duelarik aurrezpeneko, energia-eraginkortasuneko eta energia berriztagarri lehiakorren sustapeneko soluzio berritzaileen aplikazioaren bidez.

Hartzaileak:

Administrazioko teknikariak, beren eraikin eta instalazioen mantentze-lanekin lotutakoak. Eusko Jaurlaritza, udalak, foru-aldundiak.

Deskribapena:

A2PBEER (Eraikin publiko irisgarriak eta egokigarriak birgaitze energetikoki eraginkorraren bidez) lau urteko iraupena duen proiektu europar berritzailea da, eta birgaitze-metodologia energetikoki eraginkorra ezartzen du eraikin eta barruti publikoetarako, 20 bazkideren baino gehiagoren esperientzian oinarrituta. A2PBEER proiektuak frogatzen du Energia-kontsumo ia Nuluko Eraikinen eskakizunak lortzeko moduan dagoela eraikin eta barruti publikoetan, teknologia egokigarri eta irisgarrien bidez. Proiektu horren esparruan zenbait KIT teknologiko garatzen ari dira eraikinen/barrutien energia-kontsumoa % 50 murrizteko eta 3 barruti publiko ari dira balidatzen, esparru horien artean UPV/EHUko Leioako Campusa dagoelarik. Jarraitutako prozesu metodologikoak eta garatutako soluzioek erreplikagarritasuna bilatzen dute, klima eta eraikin publikoen tipologia guztietara erraz egokitzen baitira. Jardunaldiaren ardatza A2PBEER proiektuaren esparruan garatutako soluzio teknologiko berrien eta NZEB Eraikin Publiko eta Barrutiak birgaitzeko metodologia sistemiko berritzaileak aurkeztea izango da, eta elementu horiek bisitatuko dugun UPV/EHUko Leioako eraikin batean ezartzea.

Egitaraua:

EGITARAUA
 
9:00    
Bertaratutakoen erregistratzea
9:15 - 9:25
Ongietorria eta aurkezpena
Javier Marqués, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari teknikoa
9:25 - 9:35
EHUren jasangarritasun-estrategia bere eraikinetan
José Ignacio Ruiz de Gordejuela. UPV/EHUko Arkitektura eta Obra Zerbitzuen burua.
UPV/EHUko Errektoretzak aztertzeko gaia: nola lortu energia-aurrezpenaren % 50etik gora egungo eraikin batean
9:35 -  9:55
Eraikinaren aldez aurreko egoeraren ebaluazioa (ezaugarri orokorrak, egungo energia-kontsumoen energia-ebaluazioa, lehentasunezko jardun-eremuen identifikazioa)
Xabier Aparicio, UPV/EHU
9:55 - 10:15
Eraikinaren monitorizazio energetikoa (elektrizitatea, beroa, konfort-baldintzak eta baldintza meteorologikoak)
Aitor Erkoreka, UPV/EHU
10:15 - 10:35
Birgaitze-proiektua
Xabier Aparicio, UPV/EHU
10:35 -11:00
Atsedena / Kafea
11:00 - 11:20
Kontsumo ia nuluko eraikinak lortzeko soluzio berritzaileak
  - VIPak,
  - leiho alderantzikarriak, 
  - eguzki hozketa,
  - eguzki LEDak
Amaia Uriarte, Tecnalia
11:20 - 11:40
A2PBEER proiektuaren bidez aztertzeko kasuak (Malmöko Museoa eta Ankarako ikasleen egoitza)
  - Ezaugarri orokorrak, abiauntu-kontsumoak,
  - birgaitze-proiektuak, 
  - aurrezpen-potentziala
  - soluzioen ezarpena,
  - aurrezpenak
Amaia Uriarte, Tecnalia
11:40 - 11:50
Soluzio berritzaileak sustatzeko mekanismoak: Erosketa publiko berritzailea
Tecnalia
11:50 -12:00
Jasangarritasun-dekretua
Alvaro Pérez de Laborda, Energiaren Euskal Erakundea
12:00 -12:10
Energiaren Euskal Erakundearen laguntzak eraikin publikoak birgaitzeko
Sagrario Eneriz, Energiaren Euskal Erakundea
12:10 -12:20
Birgaitze-proiektuen finantzaketa eraikin publikoetan
Oscar Puche, Energiaren Euskal Erakundea.
12:30 -14:00
Bisita UPV/EHUn birgaitutako eraikinera