Hemen zaude: JardunaldiakInfoday Horizonte 2020: Energia segurua, garbia eta eraginkorra. LAN PROGRAMA 201-2020
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Infoday Horizonte 2020: Energia segurua, garbia eta eraginkorra. LAN PROGRAMA 201-2020

jornada

Data: 2017/12/19
Tokia: Euskalduna jauregia, E aretoa
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

ENERGIA SEGURUA, GARBIA ETA ERAGINKORRA izeneko erronka sozialaren 2018-2020 LAN PROGRAMA BERRIA aurkeztea da jardunaldi honen helburu nagusia. I+G+b alorra finantzatzeari begirako programa horrek 2.000 milioi eurotik gorako aurrekontua du. Programa esparru europarrean garatzen den HORIZONTE 2020 Egitasmoaren barruan dago. Jardunaldian, aurreko deialdien aldean, aurtengo berrikuntza nagusiak aurkezteaz gain, 2018. urterako zabaldutako deialdiak ere azalduko dira.

Hartzaileak:

- Honako hauetan aritzen diren profesionalentzakoa: I+G+b alorreko enpresak, ETEak, enpresa txiki-txikiak, enpresa elkarteak, klusterrak, aholkularitzakoak, etab. - Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan diharduten euskal sistemako eragileentzakoa.

Deskribapena:

eta lehiakorragorako trantsizioa errazteko eta sustatzeko diseinatu da. Horretarako, erronka batzuei aurre egin behar zaie, adibidez, gero eta handiagoa den baliabideen eskasia, energia-eskariaren areagotzea eta klima aldaketa. Lan programaren lehentasun nagusiak hauexek dira: energia-eraginkortasuna, karbono gutxiko energia eta hiri eta erkidego adimendunak. Arlo horiek berrikuntzaren ziklo osoa hartzen dute, ideiaren kontzepziotik hasita, ikerketa aplikatua eta merkaturatu aurreko erakustaldia arte; baita merkatuan teknologia berriak sartzea errazten duten neurriak ere. “Energia segurua, garbia eta eraginkorra” erronka sozialaren lan programak beste alor garrantzitsu batzuekiko sinergiak sustatzen ditu, hala nola garraioa, informazio eta komunikazio teknologiak, parte hartze publiko-pribatuak eta industria prozesu iraunkorrak.

Egitaraua:

National Contact Point-ekin elkarrizketak
 
Jardunaldia amaitu ondoren, IDAE eta CDTI elkarteetako ordezkariekin aldebiko elkarrizketak izateko aukera egongo da, proiektuaren ideia azaldu ahal izateko. Bilera edo elkarrizketa egiteko interesdunek honako formulario hau (formularioa) bete behar dute. Formulario horiek jasotzeko azken eguna 2017ko abenduaren 12an izango da.
 
Eskatuko diren proposamen GUZTIAK aztertuko dira, eta jardunaldiaren egun berean egiteko aukerarik egongo ez balitz, beste alternatibaren bat emango litzaioke.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA

09:30-10:00 Izen-ematea eta dokumentazioa jasotzea 
10:00-10:15 Ongietorria eta hasiera
     - Iñigo Ansola Kareaga, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia 
  Horizonte 2020. Energia segurua, garbia eta eraginkorraren aldeko erronka sozialaren Lan Programa
Lan Programa Berria 2018-2020
10:15-12:00 - Mª del Pilar González Gotor, CDTI  (NCP - Harremanetarako Nazio Guneak, Energia H2020 Erronka Soziala)

- Virginia Vivanco, IDAE  ( NCP - Harremanetarako Nazio Guneak, Energia H2020 Erronka Soziala)
 
12:00-12:30 Atsedenaldia - Kafea
  EUSKADIREN PARTE HARTZEA HORIZONTE 2020 EGITASMOAN. Erdiko edo behin-behieneko txostena 2014-2016
12:30 
INNOBASQUE
 
I+G+b alorreko proiektu europarretan parte hartzeko tresna lagungarriak
12:45 - Arturo Antón - Coordinador del Consorcio Enterprise Europe Network en Euskadi - SPRI
 
 
Proposamen bikain baten prestaketa. Ebaluatzailearen ikuspegia  
13:00 Evaluadores y expertos en preparación de proyectos en H2020 ENERGIA
 
  Eredu arrakastatsuak
13:30 Aurreko deialdietan arrakastatsuak izandako proiektuen arduradunak 
 
14:00
AMAIERA EKITALDIA
 
 
Jardunaldiaren bigarren saioarekin batera, 12:30etik 14:00etara bitartean,
IDAE eta CDTI elkarteetako ordezkariekin aldebiko elkarrizketak egingo dira,

proiektuaren ideia azaldu ahal izateko.