Hemen zaude: JardunaldiakErakusketa: Energiewende, Alemaniako energia trantsizioa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Erakusketa: Energiewende, Alemaniako energia trantsizioa

jornada

Data: 2018/03/05
Tokia: Bizkaia Aretoa (UPV-EHU). Abandoibarra etorbidea 3, Bilbao
Prezioa: Dohainik

Aurkezpena:

Alemaniako energia-politika berriaren inguruko erakusketa (Energiewende), energia horniketa energia berriztagarrien bidezko apustua.

Egitaraua:

Martxoak 5-15.
Ordutegia: 8:00etatik 20:00 orduetara.

Alemaniak erabaki du bere energia-hornidura, nagusiki, energia berriztagarrien ase edo betetzea. Horretaz gain, energiaren kudeaketa gero eta modu eraginkorrean egiteko apustuaren alde egin du; hartara, klima babesteari begira, ekarpen esanguratsua egiten du. Energia-trantsizioaren bitartez, honako galdera honi erantzun nahi diogu: nola lor dezakegu energia-hornidura seguru, errentagarri eta iraunkorra?. Aukera aparta da Alemaniarentzat, ardatz ekonomiko gisa; izan ere, negozio alor berriak zabaltzea, berrikuntzak sustatzea eta enplegua zein hazkundea sortzea ahalbidetzen du. Aldi berean, energia-trantsizioaren bidez, atzerritik inportatzen ditugun petrolio eta gasarekiko mendekotasuna gutxitu nahi dugu.