Hemen zaude: Interes TaldeakNazioarteko sareak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Nazioarteko sareak

Europa

EEEk parte hartze handia du Europar Batzordeak kofinantzatzen dituen proiektuetan, Ikerketa Sustatzeko Zazpigarren Esparru Programaren eta Europarentzako Energia Adimenduna programaren bidez.

Programa horiek zenbait alorretako proiektuak finantzatzen dituzte, adibidez, ikerketak, erakusteko egitasmoak, transferentzia teknologikoa dakartenak, energia berriztagarrien sustapena eta garapena sustatzen dituztenak eta energia eraginkortasuna hobetzeko neurriak bultzatzen dituztenak.

Horrelako proiektuetan parte hartzeak, Euskadin jarduerak eta egitasmoak finantzatzeko aukera emateaz gain, energia arloan diharduten Europako beste eragile batzuekin ezagutza partekatzea eta harremanak izatea ahalbidetzen du. Eragile horien artean, enpresak, agentziak eta erakundeak daude; horietako asko erreferenteak direnak energia alorrean.

Fedarene