Hemen zaude: Interes TaldeakUdal jarduerakAlkateen ituna
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Alkateen ituna

Vitoria

ALKATEEN ITUNA Europar Batzordeak diseinatutako ekimen bat da, eta haren helburua da ENERGIA PLANGINTZA GARATZEA UDAL EREMU GUZTIETAN, hau da, udalerrian energia kontsumitzen duten alor guztietarako planifikazioa egitea 2020. urteari begira.

Europar Batzordearen ekimenez abiarazi zen Alkateen Itunak udal agintariak inplikarazi nahi ditu Europako energia politikaren helburuak lortzen. Helburu zehatza hauxe da: CO2-aren isurketak %20 baino gehiago gutxitzea udal eremu guztian 2020. urterako. Horretarako, energia eraginkortasuna %20 hobetu beharko da eta azken energia kontsumoan energia iturri berriztagarrien erabilera %20 areagotu beharra dago.

Itunak dakartzan betebeharren artean, PAESen definizioa zehaztea udal eremu guztian, industrian izan ezik, Ituna sinatzen den egunetik urtebeteko epean. Horrekin batera, PAES aurkeztu ondoren, hura inplementatzen berehala hasteko konpromisoa hartzen dute udalek.

Informazio gehiago