Hemen zaude: Interes TaldeakUdal jarduerakAlkateen Itunerantz zuzenduz
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Alkateen Itunerantz zuzenduz

Portugalete

EEEk diseinatutako ekimen bat da Alkateen Itunerantz zuzenduz eta bere helburua da UDALERRIETAN ENERGIA PLANGINTZA ARLOKA GARATZEA, hau da, udalerrian energia kontsumitzen duten alor bakoitzerako plangintza espezifikoa egitea 2020. urteari begira.

Itunarekin bat egiten duten udalek beren energia plangintza definitzen dute alor kontsumitzaileen arabera. Epe ertaineko plangintza horretan, ekintza zehatzak identifikatu eta progresiboki inplementatzen dira energia kontsumitzen duten arlo guztietan, industrian izan ezik. Beraz, ez da udal plangintza global bat, Alkateen Itunean bezala, alor kontsumitzaileen araberako plangintza baizik.

Hasiera beti udalaren esku dauden elementuetatik egiten da (udal eraikinak eta argiteria publikoa), eta horietan energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera areagotzeko egin daitezkeen hobekuntzak aztertzen dira.

Informazio gehiago