Hemen zaude: Interes TaldeakUdal jarduerak
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Udal jarduerak

Vitoria

EEE Euskadiko udalekin garatzen ari den lana, funtsean, udalen energia kudeaketa egokia egiten laguntzean datza, bai definizioan bai inplementazioan; betiere, kudeaketa hori udalek eurek zuzenduta eta EEEren sostenguarekin.

Energia kudeaketa hori energia planifikazioan oinarritzen da, hau da, Energia Iraunkorra Sustatzeko Ekintza Planak (aurrerantzean PAES) definitzean 2020. urtera begira, udal eremu guztietan aurrera eraman nahi diren jarduerak modu ordenatuan jasotzen dituzten planak, hain zuzen ere.

PAESi esker, udalak lan egiteko gida erabilgarria du eskura, gauzatu nahi dituen energiaren alorreko jarduerak zuzentzeko eta lehenesteko aukera ematen diona, irizpide tekniko eta ekonomiko egokiak erabiliz. Era horretan, jarduera puntualak saihesten dira, aldez aurretik ondo definitu eta ordenatuta dagoen estrategia batean ez daudenak.

Gaur egun, Euskadiko udalen eskura lan esparru ugari jarrita daude, energia plangintza irizpide argiekin garatzeko bide ematen dietenak. Nolanahi ere, EEEren aldetik, honako lan esparru hauek proposatzen ditugu:

Alkateen ituna

Alkateen Itunerantz zuzenduz