2015eko Bilbao Marine Energy Week Kongresuak sendotu egin du hitzordua alorrarentzat Europako hegoaldean

Congreso Bilbao Marine Energy Week

Bilboko itsas energien asteak itsas energien alorreko enpresa nagusietako 500 ordezkari baino gehiago bildu ditu BECen. Bost egunez iraun duen Kongresuan zenbait bilera, jardunaldi monografiko eta bisita tekniko burutu dira, eta berretsi egin da energia mota horien hazkundea, baita haiekiko interesa zientzialari eta enpresen aldetik ere.

Kongresuan energia alorreko puntako enpresetako 40 txostengile adituk hartu dute parte, 35 poster zientifiko aurkeztearekin batera. Horrekin batera, arloko enpresen erakusketa ere ikusgai egon Sinaval azokan.

Txostenetan azaldutako gaiek aukera eman dute etorkizuneko aspektu garrantzitsuetan sakontzeko, energia iturri berriztagarri horien garapenerako funtsezkoak izango direnak, esate baterako, itsas eolikoaren kostuen murrizketa, bide onetik abiatzen hasi bada ere. Eragiketei eta mantentzeari lotutako kostuen murrizketa lortzea eta ekoizpen prozesuen estandarizazioa erdiestea dira alor horrek dituen erronka nagusiak etorkizunera begira.

Olatuen eta itsaslasterren aprobetxamenduaren inguruko energiei dagokienez, azken aurrerapen teknologikoak eta proiektu berritzaile eta aurreratuenak aurkeztu ziren kongresuan. Horietaz gain, Euskadiko itsas azpiegiturek eskaintzen duten ahala edo aukera ere interes handikoak izan ziren bertaratuentzat; bai Mutrikukoa, turbina berriak probatzeko azpiegituran datzana, bai Bizkaiko kostaldean dagoen bimep instalazioa, itsaso zabalean gailu flotagarriak probatzeko eta ikertzeko azpiegitura dena.


Informazio gehiago:
www.bilbaomarinenergy.com

Irudi galeria: 
www.bilbaomarinenergy.com