Bilbao Marine Energy Week Kongresua

Congreso Bilbao Marine Energy Week

Bilbao Marine Energy Week Europako hegoaldean itsas energiez bi urtez behin egiten den kongresurik garrantzitsuena izateko bidean da. Azken edizioa 2013an burutu zen, eta bertan, astebetez burutu ziren hitzaldietan, azokan, mahai-inguruetan eta adituek aurkeztu zituzten 40 txosten baino gehiago aditzen 550 delegatu izan ziren. 2015eko apirilean egingo den edizioari begira, zenbait lan eta izapide gauzatzen hasi dira, aurreko edizioaren zifrak gainditzekotan eta goraka doan energia alor horren erreferentziazko kongresurik nagusienetarikoa izaten jarraitzeko asmoz. Hala, aldez aurreko izena emateko aukera dago, aurretiaz egiteagatik deskontua handiarekin.

Hitzaldien programaren lehen aurrerapenak azaltzen ditu Offshore Wind Conference eta Ocean Energy Conveference izeneko jardunaldien ildo nagusiak; baita tarteko jardunaldiarenak ere, “bimep Day” izenburupean egingo den jardunaldi berezia, Euskadin, itsas teknologia flotagarrien ikerkuntzan enblematikoa den itsas instalazioa hizpide izango duena. Horretaz gain, jardunaldian hainbat saiakuntza zentroren artean dagoen lankidetzaren berri ere emango da, alorreko industriari balio handia ematen dioten sinergiak dakartzaten zentroak.

Bestetik, itsas energiei lotutako edozein gaiarekin zerikusia duten poster teknikoen laburpena aurkezteko deialdia zabalik dago jadanik. Horren bidez, kongresuan haien ekarpenak argitaratzeko aukera izango duten hautagaiak aukeratuko dira. Proposamenak aurkezteko deialdia abenduaren 29 arte egongo da zabalik.

Aurreko edizioan bezala, oraingoan ere IBERDROLA izango da kongresuaren babesle nagusia, Europan itsas energiaren garapenean liderra izateko apustu sendoa egin duen konpainia.

Informazio gehiago, izena ematea eta posterren laburpenerako formatu ofiziala