Erreformak enpresetan izandako eragina minimizatzeko jardunaldia merkatu elektrikoaren inguruan

Euskal industrien %60k bere energia-kostua %20 handitu dute

Jornada de análisis del mercado eléctrico para minimizar el impacto de la reforma en las empresas

Energiaren Euskal Erakundeak antolatutako jardunaldian sektore elektrikoaren erreforma eta bere eragina euskal industrian izan ziren hizpide edo gai nagusiak. Enpresa eta industriako 150 ordezkarik baino gehiagok parte hartutako jardunaldi horren helburua izan zen energia erosteko aukera ezberdinak aztertzea eta zenbait enpresatan aplikatzen ari diren konponbideen berri ematea, araudietan izandako aldaketek eragin duten energia-kostuen gehikuntza murrizte aldera.

Merkatu elektrikoaren egungo egoera aztertzeko, araupetze (CNMC), unibertsitate (Orkestra), enpresa eta energia (Energya VM, Conecta Energía, A3E eta Siderex) alorreko aditu batzuek hartu zuten parte jardunaldian. Aurrezteari begira aurkeztu ziren formulen artean, nabarmentzekoa da energiaren erosketa optimizatzeko neurriak, kontratatutako potentziaren doikuntzaren bidez, benetako premietara egokitzeko, eta hartara, sarbideko bidesariak gutxitzea. Merkatu elektriko eratorriari dagokionez, hainbat aukera aurkeztu ziren, hala nola erosketa kudeaketa bateratua egitea eta energiaren erosketa etorkizunera begira egitea, arrisku handiagoa ekarri arren, epe luzera egindako prezioen aurreikuspenetan eta azterlanetan oinarritzen dena.

Elektrizitatea modu merkeagoan erosteko dauden aukerak aztertzearekin batera, bertaratuek ezinbestekotzat jo zuten kontsumoa murriztea, enpresek lehiakortasunari eusteko, energia-kostuei dagokienez. Horretarako, energia-eraginkortasun handiko teknologien erabilera nabarmendu zuten, energia-kontsumo eta kostu txikiagoarekin ahalbidetzen baitute ekoizpena.

Erreformak euskal industrian izandako eragina handia izan da; batez ere, ekoizpen egituretan, energia eskuratzeko baldintzen aldaketen ondorioz. Energiaren Euskal Erakundeak burutu dituen azterlanen arabera, kostu horien igoera %20 izan da Euskadiko industrien %60rentzat, eta enpresen %10entzat kostu horren igoera %50eraino iritsi da.

Informazio gehiago lortzeko eta txostenak deskargatzeko: