BBG, gas-sisteman gehien erabili den bigarren planta 2013an

Guztira, 500 metano-ontzik 64,7 milioi metro kubiko gas natural likidotua deskargatu dituzte 2003ko abuztuaz geroztik

BBG, la segunda planta más utilizada del sistema gasista en 2013

2013ko ekitaldian Estatuko gas-sisteman sartutako gas natural likidotuaren %20,3 birgasifikatu zuen Bahía de Bizkaia Gas (BBG) plantak, eta kontsumitutako gas naturalaren guztizkoaren %8,7ko ekarpena egin zuen horri esker. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren gas naturalaren premien %90 hornitu zuen. Zifra horiek guztiek erakusten dutenez, gas naturala sartzeko puntu estrategikoa dela berretsi du BBGk, Euskadin hornidura hori ziurtatuta.

Nazioarteko merkatuko GNLaren prezioen ondorioz energia kontsumoaren murrizketa eta gas-sistemaren birgasifikazio planten erabileraren beherakada eragin duen krisia gorabehera, Bahía de Bizkaia Gas plantak erabilera-faktore handiari eusten dio oraindik ere (%35,7).

2003ko abuztuaz geroztik, hau da, lehenengo metano-ontzia iritsi zenetik, guztira 500 metano-ontzi (horietatik 31 2013an) eta 64,7 milioi m3 GNL deskargatu ditu BBGk, eta 432.865 GW/h birgasifikatu ditu. Martxan jarri zenetik, BBGk bere posizioa sendotu du Espainiako gas-sistemako operadore gisa, eta betiere erabilitakoenen artean dago.

GNLaren jatorri geografikoari dagokionez, Trinidad-Tobago, Peru eta Nigeria hornidura guztiaren %90,6 dira, atzetik Norvegia dutela, % 6,3arekin.