Euskadiko energia alorrak eta ontzigintzak nazioartekotzearen aldeko apustua egiten dute

Basque Country markaren izenpean haien ahalmenak aurkeztu dituzte batera

Ewea

Energia arloan eta ontzigintzan diharduten zenbait euskal enpresak elkarrekin aurkeztu dituzte beren ahalmenak Frankfurteko EWEA Offshore deritzon azokan, Europan itsas energia eolikoaren esparruan, bilkurarik garrantzitsuenetarikoan. Euskal enpresak Basque Country markaren izenpean azaldu dira azokan, arlo eolikoan eta itsasontzigintzan dauzkaten kualifikazio handiko enpresa-ehuna, portu azpiegiturak eta zerbitzu osagarri aurreratuak ezagutarazteko.

Azokan haien zerbitzuak eta ahalmenak erakutsi dituzten euskal erakundeak eta enpresak hauexek izan dira: BEOG Taldea, Energiaren Klusterra, Equipamientos Eólicos, Euskal Itsas Foroa, La Naval, Ormazabal, Tecnalia, Vicinay Marine, Ingeteam, Asaken, Iberdrola eta Gamesa. Enpresa eta erakunde horiek guztiek erakutsi dute euskal ehundura industrialak itsas energia eolikoen hornidura-katean duen ahalmena, saiakera, materialen ikerketa eta diseinurako azpiegituretatik, hala nola haize sorgailuen fabrikazio eta muntaiatik, lan oso espezializatuen bidez itsas zabaleko ezarpeneraino. Balio erantsi handia duen sinergia estrategikoen aldeko eskaintza bateratu hori mundu osoko enpresen eta inbertitzaileen interesa pizteko modukoa da.

Informazio gehiago