Energia Zerbitzuez Kongresua Bilbon

Urriaren 1 eta 2an izango da, Euskalduna jauregian

Redes sociales

Bilboko Euskalduna jauregian, urriaren 1 eta 2an, egingo den energia zerbitzuei buruzko kongresuaren helburua da energia proiektuak garatu eta gauzatzeko formula berritzaileak sustatzea. Horretarako, egitarau bete-betea prestatu da, hala nola adituen txostenak, mahai inguruak eta irakaspen hitzaldiak. Horretaz gain, kongresuaren harira, zenbait gai jorratu eta eztabaidatuko dira; adibidez, teknologia eraginkorrenak, merkatuen egoera eta udal mailan, industrian, bizitegietan eta hirugarren sektorean negozioa egiteko aukerak aztertuko dira. Azterketa horiek kasu errealetan izandako esperientzietan oinarrituta egingo dira, energia zerbitzuen kontratuen formularen bidez burututako proiektuak eta instalazioak aztertuz. Horrekin batera, energia proiektuak finantzatzeko bideen gaia luze eta zabal tratatuko da kongresuan.

Energia zerbitzuen merkatuak negozio perspektiba berriak zabalduko dizkie energiaren alorrean diharduten euskal enpresei. Aldi berean, energia proiektuak finantzatzeko bide berriak eskainiko dizkie sustatzaileei edo eragileei, hau da, udalei, administrazio publikoei eta beste enpresa batzuei, formula konbentzionalen bitartez nekez egingo liratekeen energia proiektu handiak aurrera eramateko beharrezkoa diren finantzabideak, hain zuzen ere.

Jarduteko modu berritzaile horrek proposatzen du finantza-arriskuak eta obraren gauzapena lagatzea edo esternalizatzea, hau da, energia zerbitzu enpresen (ESE) esku uztea. Horren ordainetan, eraginkortasun handiko teknologien eta energia berriztagarrien erabilerari esker, energia zerbitzu enpresek behar den energia %20raino merkeago jartzen dute. Gainera, formula edo filosofia hori jarduera eta neurri askotan aplikagarria da; esate baterako, berokuntza sistemetan, ur bero sanitario eta klimatizazioan, biomasa bidezko bero sareetan, baterako sorkuntza sistemetan, argiztapenean, eta abar.

Kongresuaren egitarau osoa eta izen-ematea