Pilar Urruticoechea, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi berria

Iberian Gas Hub izeneko gas alorreko enpresan zuzendaritza juridikoan aritu da

Pilar Urruticoechea

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, Urrutikoetxeak bere ibilbide profesional gehiena energia alorrean garatu du; izan ere, Iberian Gas Hub, Sonatrach, Gómez Acebo & Pombo eta Gas de Euskadiko enpresetan zenbait kargu izan ditu. Hain zuzen ere, EEE taldean barruan zegoen orduko gas enpresa publikoan aritu zenean, gaur egun EDP Energía dena, Euskadiko gasbideen sare nagusia eratzen parte hartu zuen, baita Bahías de Bizkaia gas proiektuaren garapenean ere, Euskadiko energia arloan mugarri handienetako bat izan den egitasmoan.

Urrutikoetxearen azken jardun profesionala Iberian Hub Gas enpresan izan da, zuzendaritzan arituz. 2011. urtean, Energiaren Euskal Erakundeak eta BBK-k eratutako enpresa hori aitzindaria da bere alorrean Espainiako Estatuan, eta gas munduari lotutako jarduera zentro bat Euskadin izatea du helburu.

Euskadiko energia agentzia zuzentzeko karguaren izendapenarekin batera, lehengo zuzendariak, José Ignacio Hormaechek, kargua utzi du, profesionalki energiaren alorrari loturik jarraituko badu ere, Euskadiko Energia Klusterreko zuzendaria izango baita aurrerantzean.

Informazio gehiago: