Geotermia, eraikinak klimatizatzeko konponbide eraginkorra

Datorren otsailaren 21an, BECen, jardunaldi informatibo bat egingo da

La geotermia

Energiaren Euskal Erakundeak zabalkunde jardunaldi hori antolatu du otsailaren 21rako, entalpia baxuko geotermiaren abantailak ezagutarazteko xedez, eraikinen klimatizazio premiak betetzeko energia iturri berriztagarri eraginkorra bezain egokia baita. Jardunaldia Bilbao Exhibition Centreko auditorioan egingo da.

Geotermiak energia berriztagarrien erabilera areagotzeko aukera dakar, eraikinak klimatizatzeko aplikazioan eraginkortasun handikoa izateaz gain, energia-kontsumo txikia eskatzen duen teknologia da. Geotermiaren aplikazioan emaitza onak lortu ahal izateko eta kalitate estandar handiak betetzeko, ezinbestekoa da metodologia eta jardunbide onen kode aproposa erabiltzea.

Hain zuzen ere, jardunaldian, kalitate irizpide horien arabera egindako instalazioen adibideak erakutsiko dira, baita energia geotermikoaren alorreko akreditazio eskemak ere. Era berean, administrazioak energia geotemikoa sustatzeko dituen jarduteko programen berri emango da jardunaldian.

Informazio gehiago izateko eta jardunaldian izena emateko: