Hemen zaude: HarremanetarakoHarremanetarako formularioa
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Harremanetarako formularioa

EVE
 

EEEk, Bizkaia plaza eraikina, Urkixo zumarkalea, 36, 1. solairua, 48011 Bilbon helbidea duenak, hauxe jakinarazten dizu: zuk emango dituzun datu pertsonalak “Prestakuntza eta eventos” izeneko fitxategian sartuko direla, Datuak Babesteko Euskal Agentziaren aurrean deklaratua eta EEEren ardurapean.

Datu horiek honako helburu hauei begira baino ez dira erabiliko: jardunaldietara joateko eskabideak kudeatzea, ikastaroak ematea eta Energiaren Euskal Erakundearen buletin informatiboen harpidedunei dokumentazioa bidaltzea eta haiengandik jasotzea.

Zuk baimena ematen diozu EEEri, zure datu pertsonal horiek beste enpresa batzuei uzteko; betiere, enpresa horiek EEEk kontratatuak izango dira, eta haren jardunaldiak antolatzeko, dokumentazioa kudeatzeko eta bidaltzeko, ikastaroak emateko eta ekitaldiak eratzeko kontratatuko dituen enpresak izanik.

Nolanahi ere, zuk datu horiek ikusteko, aldatzeko, ezabatzeko eta inori ematen ez uzteko eskubideak erabil ditzakezu, datu pertsonalak babesteko legeriak xedatutakoari jarraiki. Horretarako, goraxeago aipatzen den EEEren helbidera idazki bat bidali behar duzu, bertan nor zaren behar bezala egiaztatuz.

Zuk honako konpromiso hau hartzen duzu: edozein pertsona fisiko/juridikoaren datu pertsonalak EEEri eman aurretik, pertsona fisiko/juridiko horri aurreko paragrafoetan azaltzen diren testuen edukiaren eta gainerako eskakizunen berri emateko. EEEk bestelako jarduera gehigarri egin beharrik gabe. Era berean, emandako datuen inguruan egin daitezkeen aldaketez eta ezabaketez EEEri informazioa emateko konpromisoa hartzen duzu.