Hemen zaude: Lege oharra
iturriaren tamaina handitu iturriaren tamaina txikitu

Lege oharra

Izaera informatiboa duen webgune hau Energiaren Euskal Erakundeak (aurrerantzean EEE) sortu du bere erabilera pertsonalerako eta dohainik da.

Bertara sartzen dena erabiltzailetzat joko da, eta webgunea zein bertan dauden zerbitzuak eta edukiak legearen arabera, fede onez eta onartutako ohiturekin zein ordena publikoarekin bat etorriz erabiliko dituela konpromisoa hartzen du.

Aipatutako konpromisoa betetzen ez duten erabiltzaileen sarbidea debekatzeko edo galerazteko eskubidea hatzen du bere gain EEEk.

Webgunearen erabilera erabiltzailearen erantzukizuna izango da soil-soilik, webgunearen edukien erabilera desegokiagatik edo bertan sartzeagatik erabiltzaileen ekipo informatikoetan sor litezkeen kalteez ez du inolako erantzukizunik izango EEEk.

EEEk, bere aldetik eta aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunearen diseinua eta egitura aldatu ahal izango ditu.

Webgune honetan dagoen informazio guztia EEEren jabetzakoa da, eta informazio honen jabetza intelektuala ustiatzeko eskubidea EEErena da bere osotasunean.

Webgunean dagoen informazioaren kopia, bikoizketa, birbanaketa edo webgunearen edukiekin egin daiteken beste edozein jarduera debekatzen ditu EEEk, iturria EEE dela adierazita ere, EEEk espresuki baimendu ezean.

Webgunera sarbidean edo honen edukietan akatsak izatearen ardura ez da EEErena izango, ez eta informazioa eskuratzeko xedez, EEEk bidali ahal duen beste webgune batzuen edukien egiazkotasunarena ere.

Datuen babesa

Energiaren Euskal Erakundearen (aurrerantzean EEE) webgunera edo zerbitzuren batera sartzeko datu pertsonalak eman behar izatekotan, datu pertsonalak babesteko legeriak eta honen inguruko araudiek diotena kontuan hartuta erabiliko direla jakinarazten da. Emango diren datuak fitxategi automatizatu batean sartuko dira, Datuak Babesteko Agentzian behar bezala erregistratutako datu pertsonalen fitxategian, hain zuzen ere.

Bezeroak, datuak ematean, espreski onartzen du fitxategi automatizatuan barne hartzen diren bere datu pertsonalak EEEri lagatzea; datu hauek zerbitzuari loturiko informazio, ikerkuntza eta merkaturatzea gauzatzeko zereginak egin ditzan eta ez beste helburu baterako.

EEEk hitz ematen du datu pertsonalak isilpean izateko eta gordetzeko betebeharra beteko duela eta datu hauek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor bertan sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko dituela, betiere teknologiaren egoera kontuan izanik. EEEk konpromisoa hartzen du fitxategian dauden datuak isilpean gordeko dituela, datu pertsonalak babesteko legeriarekin bat etorriz. Bezeroa sartu, zuzendu eta baliogabetzeko eskubideaz balia daiteke mezu bat bidaliz honako formulario honetara (Argitalpena sailara).