Hemen zaude:

Enpresa Eolikoen Elkarteak Eusko Jaurlaritza saritu du sektore horren bultzadan egindako lanarengatik

Enpresa Eolikoen Elkarteak (AEE) erabaki du bere urteko saria Eusko Jaurlaritzari ematea "sektore eolikoari emandako babesarengatik, irtenbide teknologiko eta lehiakorrak eskaintzeko garaian lidergo-posiziotan ipini baitu”. Enpresa Eolikoe...

Industria sailburuordea eta EEE/EVEko zuzendari nagusiak laguntza programa berriak aurkeztu dituzte

Eraginkortasunerako eta berriztagarrietarako 2018ko laguntza-programaren hornidura handitu da, 8 M€ izateraino

Diruz lagundutako proiektuei esker aurreztuko den energia Euskadiko urteko kontsumoaren % 0,25 izango da

  • Aurrekontua aurreko ekitaldikoa baino % 23 handiagoa da.
  • Gutxi gorabehera 40M euroko inbertsioak mobilizatuko ditu energia-merkatuan.
  • Aurrezteko ahalmen handiena duten sektoreak eta energia berriztagarrien instalazioak izango dira onuradun nagusiak
  • Energiaren Euskal Erakundearen —hau da, Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziaren— 2018ko laguntza-programak zortzi milioi euroko hornidura izango du, sektore guztietan energia aurrezteko proiektuak bultzatzeko batetik, eta iturri berrizta...

    Berokuntza-sistemak ez dira erabili behar bero izateko, hotz ez izateko baizik.
    Erregula ezazu termostatoa 20 ºC-ko tenperaturan. Hortik gorako gradu bakoitzak % 7 igoarazten du kontsumoa alferrik.
    Behar-beharrezkoa denean baino ez erabili ur beroa; ura aurreztea energia aurreztea baita.
    Gure etxeetan energia-hornidura izateko erabil daitezke energia berriztagarriak; eguzki, haize eta biomasan dagoen energia ustiatzeko ekipoak jarriz.
    Erabil ezazu aurrezteko dagoen biderik egokiena: etengailua, eta ahal den guztietan, aprobetxatu argi naturala.
    Horrelako tresnak erosterakoan, aukera itzazu A++ klaseko energia-etiketa dutenak, energia eta diru asko aurrezten baitute.
    Labearen ordez, erabili mikrouhina, denbora eta energiaren % 60 baino gehiago aurreztea baitakar.
     Ahalik eta ondoen aprobetxatu garbigailuaren edukiera eta saia zaitez karga betean erabiltzen beti.
    30 minututik gora erabili gabe izango zarela uste baduzu, itzali erabat ordenagailua.
    Ibilgailu elektrikoa eraginkortasun handiko alternatiba bat da errepideko garraiorako.
    Hiri barruko joan-etorriak egiteko, erabili garraio publikoa, eta utzi automobila aparkatuta.
    Bidaia ertain eta luzeetan garraio publikoa automobila baino 6 aldiz eraginkorragoa da.
    Bioetanol eta biodiesel bioerregaiek zuzenean ordezkatzen dituzte gasolina eta gasolio fosilak.
    Energia berriztagarria diren bioerregaiek petrolioaren eratorrien kontsumoa eta emisio kutsagarriak gutxitzen dituzte.