Hemen zaude:
2017tik 2019ra garatuko da

Euskara Plana Energiaren Euskal Erakundean

Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak onetsi berri du euskara plan berritua, Eusko Jaurlaritzaren energia agentziaren sail eta esparru guztietan ezarriko dena arian-arian. Hiru urteko epealdian aurreikusita, 2019. urtera bitartean, ...

Energia berriztagarriak eta energia-eraginkortasuna erakusgai publiko guztiarentzat asteburuan, Berdeago azokan

2017ko Berdeago azokak gaur goizean zabaldu ditu ateak Durangoko Landako Gunean, eta bertatik espero da 40.000 bisitari baino gehiago igaroko direla asteburu osoan zehar. Bisitari horiek aukera izango dute zenbait aurrerapen ezagutzeko energia-eragin...

Energiaren Euskal Erakundeak bere irudi korporatiboa berritu du

Eusko Jaurlaritzako energia agentzia den EEE Energiaren Euskal Erakundeak bere irudia berritu du, hiru hamarkadako ibilbide oparoan lagun eta ezaugarri izandako logotipoa ordezkatuz. Bide berri honetan logotipoa erabat berritzeaz gain, irudi orokorra...

Berokuntza-sistemak ez dira erabili behar bero izateko, hotz ez izateko baizik.
Erregula ezazu termostatoa 20 ºC-ko tenperaturan. Hortik gorako gradu bakoitzak % 7 igoarazten du kontsumoa alferrik.
Behar-beharrezkoa denean baino ez erabili ur beroa; ura aurreztea energia aurreztea baita.
Gure etxeetan energia-hornidura izateko erabil daitezke energia berriztagarriak; eguzki, haize eta biomasan dagoen energia ustiatzeko ekipoak jarriz.
Erabil ezazu aurrezteko dagoen biderik egokiena: etengailua, eta ahal den guztietan, aprobetxatu argi naturala.
Horrelako tresnak erosterakoan, aukera itzazu A++ klaseko energia-etiketa dutenak, energia eta diru asko aurrezten baitute.
Labearen ordez, erabili mikrouhina, denbora eta energiaren % 60 baino gehiago aurreztea baitakar.
 Ahalik eta ondoen aprobetxatu garbigailuaren edukiera eta saia zaitez karga betean erabiltzen beti.
30 minututik gora erabili gabe izango zarela uste baduzu, itzali erabat ordenagailua.
Ibilgailu elektrikoa eraginkortasun handiko alternatiba bat da errepideko garraiorako.
Hiri barruko joan-etorriak egiteko, erabili garraio publikoa, eta utzi automobila aparkatuta.
Bidaia ertain eta luzeetan garraio publikoa automobila baino 6 aldiz eraginkorragoa da.
Bioetanol eta biodiesel bioerregaiek zuzenean ordezkatzen dituzte gasolina eta gasolio fosilak.
Energia berriztagarria diren bioerregaiek petrolioaren eratorrien kontsumoa eta emisio kutsagarriak gutxitzen dituzte.